Edukira joan

Karta frantses

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karta frantsesen lau sailak: pika, bihotza, diamantea eta hirusta.
Errege hirusta eta andere hirusta, R eta D laburdura adierazgarriekin.

Karta frantsesa karta jokoetan jokatzeko karta-sorta mota bat da. Batzuek karta alemanen aldaera bat dela iritzi dute. Karta ingelesak, egun mundu osoan hedatuta, sorta horretan oinarrituta daude. Lau sail ditu: pikak, diamanteak, bihotzak eta hirustak.

Erabilera Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Euskal Herrian, izendatzeko orduan, zenbakidunak izendatzen dira, zenbakia, -ko atzizkia eta saila esanez (hala nola bederatziko pika)[1] . Figurentzat, erregea (roi frantsesez), anderea (dame, frantsesez) eta xangoa (haren aldaerekin: xota, jota, txanka... frantsesez, valet); sail batekin elkartuz gero, honela: xango pika[2], andere pika[3] eta errege pika.

Batekoa esateko beste modu bat ere bada: astoa (as, frantsesez). Hala nola, bateko pika edo asto pika[4].

Ingeles kartekiko alderaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karta ingelesa oso antzekoa da, eta funtsean bakarrik bereizten dira haien lau kartaren adierazgarri laburretan: A batekoa da ingelesetan, eta batzuetan 1 ohi frantsesetan. Figurek duten hizkiak ere adierazgarri dira: J, Q eta K ingelesez, eta V, D eta R frantsesez.


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Pika. Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2019-10-11).
  2. «pique | frantses-euskara hiztegi elektronikoa | Nola Erran» nolaerran.org (kontsulta data: 2019-10-11).
  3. «H.C. Andersen - Hemeretzi ipuin» www.armiarma.eus (kontsulta data: 2019-10-11).
  4. «Asto - OEH» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2019-10-11).