Frantzisko Gamarrakoa
Frantzisko Gamarrakoa (Gamarra Nagusia, Araba, 1561 - 1626) elizgizona izan zen. Avila eta Cartagenako apezpikua eta Filipe III.aren kaperaua izan zen. Gamarra Nagusiko Andre Mariaren Jasokunde elizan dago haren hilobia.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.