Ávila
Ávila[1] Espainiako Gaztela eta Leongo autonomia erkidegoan dagoen eta izen bereko probintziako hiriburua den hiria da.
Hiriak «Ávila de los Caballeros» ohorezko titulua du. Halaber, «Ávila del Rey», eta «Ávila de los leales» tituluak ere baditu, hiriko armarrian eta banderan erakusgai daudenak.
Hiriak 2009an 56.855 biztanle zituen.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hiria 1.131 metroko garaieran dago, Adaja ibaiaren ertzean. Espainiako garaiera handienean dagoen probintzia-hiriburua da. Udalerriak 231,9 km²ko eremua da eta herritarrei «abulense» o «avilés» deitzen zaiez gaztelaniaz,[2] eta avilar euskaraz.
Ondorengo udalerriekin da mugakide: iparraldean Cardeñosa, Mingorría, San Esteban de los Patos, Tolbaños, Berrocalejo de Aragona, Mediana de Voltoya eta Ojos-Albos, ekialdean Santa María del Cubillo, hego-ekialdean Navalperal de Pinares eta Herradón de Pinares, hegoaldean Tornadizos de Ávila, hego-medenañdean Gemuño, mendebaldean El Fresno, La Colilla, Martiherrero eta Marlín eta ipar-mendebaldean Bularros eta Monsalupe.
Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 7.0 | 8.7 | 11.4 | 12.8 | 16.9 | 22.6 | 27.2 | 26.8 | 22.6 | 16.0 | 10.8 | 8.0 | 15.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 2.8 | 4.1 | 5.9 | 7.5 | 11.4 | 16.0 | 19.7 | 19.5 | 16.1 | 10.8 | 6.2 | 4.0 | 10.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -1.5 | -0.5 | 0.5 | 2.3 | 5.8 | 9.4 | 12.2 | 12.1 | 9.5 | 5.6 | 1.6 | -0.1 | 4.8 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 32 | 22 | 23 | 42 | 50 | 37 | 16 | 19 | 29 | 40 | 43 | 44 | 400 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 6 | 5 | 4 | 8 | 9 | 5 | 2 | 2 | 4 | 6 | 6 | 7 | 64 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 5 | 4 | 3 | 2 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 2 | 3 | 20 |
Eguzki orduak | 142 | 154 | 207 | 209 | 249 | 297 | 350 | 324 | 247 | 187 | 143 | 118 | 2644 |
Iturria: [3] |
Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ávilako harresiak
- San Salvador katedrala
- San Vicente basilika erromanikoa.
- Bestela, bertako Aste Santua deklaratu dute nazioarteko interes turistikodun jaia.
Komunikabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Errepideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Autobia eta autopistak:
- AP-51 Conexión Ávila: Villacastín - Ávila
- A-51 Circunvalación de Ávila
- A-50 Autovía de la Cultura Ávila-Salamanca
Bestelako errepideak:
- N-110 Carretera N-110: Soria - San Esteban de Gormaz - Segovia - Ávila - Plasencia
- N-501 Ávila - Peñaranda de Bracamonte - Salamanca
Trenbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ávilako geltokia garrantzi handiko tren geltokia izan da Madril eta Iparraldeko Espainia lotu izan dituelako. Gaur egun AVEren ondorioz, garrantzia galdu du Segoviatik igarotzen baita, Ávila alde batera utziz.
Aireportuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ávilak ete bere probintziak ez dute aireporturik. Gertueneko nazioarteko aireportua Madril-Barajas aireportua da hiritik 130 km-ra dagoena. Halaber, baditu beste aireportu txikiago batzuk gertuago: Salamancako aireportua 89 km-ra eta Valladolideko aireportua 148 km-ra.
Hiri autobusak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ávila hirian dabiltzan autobusak AVILABUS enpresakoak dira. Honako linean eskaintzen dituzte:
1. Linea Plaza San Nicolás - Escuela de Policía
2. Linea Plaza Descubrimiento - Centro Universitario
3. Linea Zirkularra
4. Linea El Pinar - Escuela de Policía
5. Linea Zirkularra
6. Linea Escuela Policía - Carretera Sonsoles (Maceros)
7. Linea Cuatro Postes - Santa Ana
P Linea industrialdeetara joateko
V Linea Plaza San Nicolas - Vicolozano
Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2007ko hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Alderdi Popularra | 16.996 | 16 |
Espainiako Alderdi Sozialista | 7.566 | 7 |
Izquierda Unida-Los Verdes | 2.656 | 2 |
Pertsonaia ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Elisabet I.a Gaztelakoa (1451-1505), Gaztelako erregina.
- Teresa Avilakoa (1515-1582), erlijioso eta idazlea.
- Adolfo Suárez (1932-2014), Espainiako presidente ohia.
- Carlos Soria Fontán (1939), alpinista.
- Ricardo Blázquez (1942), Bilboko apezpikua.
Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz) Ávilako Udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz)(Frantsesez)(Ingelesez) Udalaren webgunea turismoaz
![]() |
Gizateriaren Ondarea Espainian | ![]() |
---|---|---|
Alhambra, Generalife eta Albayzín • Aranjuezko errege jauregia • Méridako arkeologia multzoa • Tarracoko arkeologia multzoa* • Atapuercako arkeologia multzoa • Ávilako Hiri Zaharra eta harresiz kanpoko elizak • Burgosko katedrala • Cáceres • La Vall de Boíko eliza erromanikoak* • Herkulesen Dorrea*** • Sevillako katedrala, Alkazarra eta Indietako Agiritegia • Altamirako leizea • Kordoba • Cuenca • Doñana • El Escorial • Garajonay • Eivissa • Las Médulas • Aragoiko arkitektura mudejarra • Asturias eta Oviedoko monumentuak • Kataluniar Musikaren Jauregia eta Sant Pau Ospitalea* • Elxeko palmadia • Pobleteko monasterioa* • Pirinioak - Monte Perdido • Úbeda eta Baeza • Mediterraneo itsasoko labar-artea • Lugoko erromatar harresiak*** • Donejakue bidea** • Salamanca • San Cristóbal de La Laguna • San Millán de Yuso eta Susoko monasterioak • Santa María de Guadalupe • Santiago Compostelakoa*** • Segovia eta bere akueduktua • Serra de Tramuntana • Llotja de la Seda • Teide • Toledo • Alcalá de Henaresko unibertsitate eta gune historikoa • Bizkaiko Zubia** • Antoni Gaudíren lanak* • Merkurioaren Ondarea. Almadén eta Idrija¹ • Antequerako trikuharrien parajea • Medina Azahara |
|