Freeplane

Wikipedia, Entziklopedia askea
 Freeplane
Jatorria
Azken bertsioa1.11.12
Ezaugarriak
EuskarriaJava makina birtual
Programazio-lengoaiaJava
Sistema eragileaFreeplane MindMap (en) Itzuli
Irakur dezakePlataforma-anitz
Idatz dezakeFreeplane MindMap (en) Itzuli
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGPLv2
Euskaraz
EuskarazBai
[1]
Iturri-kodeahttps://github.com/freeplane/freeplane

Freeplane software libreko aplikazioa da adimen-mapak edo kontzeptu-mapak sortzeko (ideien arteko konexioen diagramak) eta bestelako eskemak egiteko. Javan programatuta dago, eta Windows, Mac OS X eta GNU/Linux-en funtzionatzen du. GNU GPL lizentziapean argitaratzen da.

Freeplane 2009ko uztailean kaleratu zen, FreeMind proiektuaren fork edo aldaera gisa. Freeplane-k fitxategi formatuen bateragarritasuna mantentzen du FreeMind-ekin. FreeMind XML fitxategi-formatua guztiz onartzen du, baina FreeMind-ek onartzen ez dituen funtzioak eta etiketak gehitzen ditu, FreeMind-ek kargatzean baztertzen dituenak.

Gehigarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Freeplane-ren ezaugarri bat hobekuntza instalagarrietarako laguntza da. Gehigarriak Freeplane hedatzeko eta pertsonalizatzeko modu bat dira.

Eskuragarri dauden gehigarriak hauek dira:

  •    GTD laguntza
  •    ikasketa planifikatzailea
  •    ikono gehiago
  •    bertsioa eta lankidetza-lana

Ikusi gehiago gehigarrien orrian[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Extend with add-ons - Freeplane Documentation» docs.freeplane.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]