Edukira joan

Integrismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fundamentalista» orritik birbideratua)

Integrismoa Erromatar Eliza Katolikoan, batez ere Frantziakoan, sortutako iritzi-korronte bat da. Izena XX. mendearen hasieran agertu zen, krisi modernistaren ondoren Elizak mundu modernoaren irekialdia gaitzetsi eta katolizismo "integrala" aldarrikatu zuenean, egia katoliko tradizionalak mantentzeko aldarria eginez.

Gaur egun integrismo hitza askotan fundamentalismo erlijiosoren edo fanatismoaren sinonimo gisa erabiltzen da, doktrina tradizional zorrotzak sustatzen eta edozein aldaketaren aurka daudenen jarrera deskribatzeko.

Integrismoa, bereziki, laizismoaren kontrako kontzeptu modura erabiltzen da. Integristek integrazioa sustatzen dute, hau da, erlijioak (batez ere katolikoak) zehazten dituen arauak Estatuaren edo bizimodu zibilaren legeetan txertatu behar direla defendatzen dute. Azken aldian hitza erlijio islamikoak eta botere politikoak zenbait herrialdetan izan duten integrazioa adierazteko erabiltzen da.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]