Güestia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Güestia asturiar mitologian heriotza iragartzen duen izpirituen prozesioa da. Argizarien ordez sua darien hezurrak daramatzate. Inork ez daki nora doazen. Ibiltzen diren bitartean honakoa diote: "Andai de día que la nueche ye mía". Prozesio hau ikusten duenak badaki hilko dela. Patua ekiditeko prozesioa ikusi duen pertsonak lurrean borobila marraztu behar du eta barruan gelditu. Prozesioa hurbiltzen bazaio lurrean etzanda egon behar du, prozesioa gainetik pasatzen bazaio ere.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]