GM2L granada

Wikipedia, Entziklopedia askea
GM2L granada
MotaEsku-granada eta non-lethal weapon (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdea Frantzia
Zerbitzua
GatazkaSainte-Soline
Produkzioa
FabrikatzaileaAlsetex 410 (en) Itzuli
Zehaztasunak

GM2L granada (beste izenez SAE 820) negarra eragiten eta gortzen duen granada modularra da, Alsetex enpresak ekoitzia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako indar armatuek GM2L granada 2018tik erabiltzen dute, eta 2020tik aurrera GLI-F4 modelokoa progresiboki ordezkatu zuen,[1] hau arriskutsutzat jo zelako, hainbat manifestaritan lesio larriak eragin ondoren.[2][3]

2021eko uztailaren 1ean, Gérald Darmanin Barne Ministroaren Kabinetearen zuzentarau batek GM2Len erabilera mugatu zuen, eskuz botatzea debekatuz.[4][5]

GM2L granadak, GLI-F4 granadak bezala, gerra-arma gisa sailkatuak dira (A2 kategoria) Frantziako Barne Segurtasunerako Kodean.[6]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Granada hamar gramo CS gas lakrimogenoz eta 7 gramo karga lehergarriz osatua dago, GLI-F4ak erabiltzen zuen trinitrotoluenorik (TNT) gabe. Granadaren bilgarria polietileno elastomero zilindrikoa da, 56 mm-ko diametrokoa.[6]

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arriskutsutzat jotzen denez, nahitaez tiro parabolikoz bota behar da jaurtitzaile berezi batekin (COUGAR edo CHOUKA). Erabilitako jaurtitzailearen arabera, 40 eta 220 m arteko distantzia har dezake.[7][6] Prestakuntza berezia jaso duten agenteek bakarrik erabil dezakete.[8]

2022an, Barne Ministerioak 840.000 GM2L granada erosi zituen.[7]

Efektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leherketan, granadak 160 dB-ko soinu-efektua eragiten du, 5 metrora neurtuta, eta 155 dB 10 metrora. Kontuan hartu behar da 120 db baino gehiagoko zarata laburrek ere entzumen aparatuan kalte itzulezinak eragiten dituztela.[9] GM2Lak ez du distirarik sortzen.[10]

Granadak hauts-itxurako CS gas lakrimogenoa sakabanatzen du karga piroteknikoari esker.[10] CSaren eraginez malko-bideak asko aktibatzen dira, arnasbideak eta goragaleak narritatuz eta botaka eraginez. Listu-jarioa areagotu egiten da.[11]

Eztabaidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polizia agenteentzat zein manifestatzaileentzat arriskugarriak direnez, GM2Len erabilerak eztabaida handia sortu du.[9] Zenbait GKEk arriskutsutzat jo dituzte, eragindako ondorio atzeraezin eta zauri larriengatik.[12] Polizia Nazionalaren inspekzioaren arabera, GM2Lek arrisku txikia dute, “erabilpen-arauak eta proposamenak” errespetatuz gero. Amnistia Internazionalaren arabera, baina, indar armatuek gaizki erabiltzen dituzte, eta horrek “kalte larriak eta heriotzak eragin ditzake”.[12]

Giza Eskubideen Ligaren arabera, GLI-F4 modeloak GM2Lekin ordezkatzea "ez du arriskua jaisten, ordena mantentzeko estrategian funtsezko aldaketarik egin gabe".[8]

Biktimak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko martxoaren 25ean, Serge Duteuil-Graziani, 32 urteko manifestaria, koman sartu zen GM2L granada baten eraginez, Sainte-Solineko (Deux-Sèvres) ur-megabiltegien aurkako manifestazio batean. Gurasoek salaketa jarri dute, “hilketa-saiakera” eta “laguntza oztopatzea” egotzirik, erreskate-ibilgailua ordenako indarrek blokeatu baitute.[13][14]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «La grenade GM2L, « remplaçante » de la GLI-F4, est-elle tout aussi dangereuse ?» Le Monde.fr 2020-01-27.
  2. à 13h05, Par G. B. Le 26 janvier 2020; À 09h20, Modifié Le 27 Janvier 2020. (2020-01-26). Castaner annonce le retrait « immédiat » de la GLI-F4, une grenade controversée. .
  3. «Maintien de l’ordre : la grenade lacrymogène GLI-F4 interdite par Christophe Castaner» Le Monde.fr 2020-01-27.
  4. Pascariello, Pascale. Le ministre de l’intérieur limite l’usage d’une grenade défaillante.... .
  5. Maintien de l’ordre : la grenade « arracheuse de mains » partiellement remplacée. 20220328 18:35.
  6. a b c Grenade GM2L - Alsetex SAE 820. .
  7. a b "Des dommages irréversibles" : qu'est-ce que la grenade GM2L si décriée par les manifestants ?. .
  8. a b Dangerosité des grenades GM2L - Sénat. .
  9. a b "Des dommages irréversibles" : qu'est-ce que la grenade GM2L si décriée par les manifestants ?. .
  10. a b SAE ALSETEX. Fiche Grenade GM2 Lacrymogene. .
  11. Ducreuzet, Emmanuel. (2016-05-26). Gaz lacrymogène : quels effets sur la santé ? - A la une. .
  12. a b Manifestations contre la réforme des retraites : trois questions sur les grenades utilisées par les forces de l'ordre. 2023-03-25.
  13. Les parents du manifestant d'origine corse blessé à Sainte-Soline portent plainte pour "tentative de meurtre". 29 mars 2023.
  14. Sylvain Duchampty. (29 mars 2023). Sainte-Soline : anticapitaliste, accompagnateur de montagne entre Corse et Toulouse : " Serge notre fils était fiché S comme beaucoup de monde". .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]