Edukira joan

GNU Hurd

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hurd-en logoa

GNU Hurd GNUren sistema eragilearen kernel ofiziala. 1990. urtetik GNU proiektuak garatzen du eta software libre moduan banatzen da GPL lizentziapean. Hurd-en intentzioa UNIXen kernelak gainditzea da funtzionalitate, segurtasun eta egonkortasunean, eta oraindik hauekin konpatiblea izatea. Hurd-ek hau POSIX espezifikazioa jarraituz lortzen du.

Garapenaren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurd-en garapena 1990. urtean hasi zen. 90. hamarkadaren hasieran GNUren sistema eragilearen amaitu gabeko zati bakarra zen. GNUren sistema eragilea Linuxekin erabitzen da normalean Hurd-en ordez gaur egun.

Egun, gutxienez GNU/Hurd-en oinarritutako hiru distribuzio garatzen ari dira, baina oraindik ez dira ofizialki aurkeztu garatzaile eta frogatzaileetaz kanpo. 2002. urtean Richard Stallman-ek urte amaierarako[1] produkzio mailako GNU sistema bat kaleratuko zela esan zuen, Hurd kernela erabiliz, baina oraindik ez da halakorik gertatu.

2004. urtean, Hurd-en garapena moteldu egin zen eta zenbait limitazio zituen hardware aldetik, soinu euskarri falta edo 2 gigabyte baina handiago disko partizioak erabiltzeko ezintasuna. Debian proiektuak eta beste batzuek limitazio hauei konponbidea emateko lana egin dute.

Unix-moduko kerneletan gertatzen ez den bezala, Hurd mikrokernel baten gainean eraikitzen da kerneleren eta honek oinarrizko zerbitzuak ematen ditu – hardwarera sarrera koordinatzen du: PUZera (multiprozesu bidez), RAMera (memoria kudeatzailearen bitartez), eta beste hainbat gailutara, soinu, grafiko, biltegiratze eta beste hainbat barne. Egun GNU Mach erabiltzen da mikrokernel moduan, baina modernoago den L4 mikrokernelera aldatzeko lanetan ari dira.


Mach kernelaren gainean ibiltzen diren Unix-moduko beste sistema eragile batzuen artean Mac OS X, OSF/1, NEXTSTEP, Lites, and MkLinux daude. Hauek detaile bat dute elkarren artean, server deritzon inplementazio bakar batean oinarritzen direla. Unix tradizionalen kernel monolitikoa ordezkatzeko asmoz mikrokernela eta Unix servera erabiltzen dute.


Hurd, ordea, hainbat server edo zerbitzu batera dira. Kode bakar batean oinarritu beharrean erlojua edo sarea kontrolatzeko, Hurd hauetako bakoitza aparteko zerbitzarietan kudeatzen da. Honek Hurd-en garapena asko errazten du (teorian gutxienez), zerbitzu batean modikazioa egiten bada zailagoa delako beste zerbitzuekin arazoak sortzea. Honek Hurd-en akronimo errekurtsiboren esanahia zehazten du: "Hurd" "Hird of Unix-Replacion Daemons" esan nai du, eta "Hird"-ek "Hurd of Interfaces Representing Depth" esan nahi du.

Mach-en hasierako lanetan, diseinuaren emaitza bezala zerbitzu sorta bat sortzea zen, baina Hurd da Mach-en oinarritutako lehen sistema honelako zerbait inplementatzen (QNXek ere berdina egiten du baina bere mikrokernel propioarekin). Ez dago oso argi hau zergatik gertatu zen, baina dirudienez Mach-en garatzaileak lanpetuta zeuden Mach garatzen sistema osoa garatzen jartzeko. Hurd gainera mikrokernel-independtzia du.

Unix estentsioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurd-ek multiboot den abio kargatzailea behar du, GRUB adibidez.


Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GNU/Hurd-en oinarritutako banaketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]