Gabriel (goiangerua)
Jump to navigation
Jump to search
Gabriel judu, kristau eta musulman erlijioetan, hiru goiaingeruetako bat. Danielen Liburuaren arabera, igarkizunak eta profeziak argitzen zituen. Lukasen ebanjelioan, Zakariasi Joan Bataiatzailearen jaiotza iragarri zion, eta Mariari Jesusena. Koranean Mahomari bere bokazioa iragarri zion aingerua bezala azaltzen da.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.