Edukira joan

Gabriela Loran

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gabriela Loran

Bizitza
JaiotzaSão Gonçalo, 1993ko maiatzaren 18a (33 urte)
Herrialdea Brasil
Lehen hizkuntzabrasildar portugesa
Hezkuntza
HeziketaCasa das Artes de Laranjeiras
Hizkuntzakbrasildar portugesa
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea

IMDB: nm11997234 Twitter: gabriellaloran Instagram: gabrielaloran Edit the value on Wikidata

Gabriela Loran da Silva Oliveira (São Gonçalo, Brasil, 1993ko maiatzaren 18a) brasildar emakumezko aktore eta modelo transgeneroa da.[1][2][3] Malhação telesailean Priscila izeneko pertsonaiarena egiteagatik ezaguna da. 2021ean Arcanjo Renegado telesailean antzeztuko du Rio de Janeiroko Estatuko Asanblada Legegileko presidentearen kabineteburuaren rolean.[4]

Gabriela Loran 1993ko maiatzaren 18an jaio zen Rio de Janeiroko estatuko São Gonçalo udalerrian.[1] Jaiotzean gizonezko generoa esleitu zioten. Arte Eszenikoen Casa das Artes de Laranjeiras Fakultatean ikasi zuen. Han ikasle zegoela, 23 urterekin, bere burua emakume transgenerotzat aurkeztu zuen eta emakumerako trantsizioa egiteari ekin zion.[2] 2018an jaiotza-agiria zuzentzea lortu zuen, sexua emakumezkoa jarriz eta Gabriela izena ofizial eginez.[1]

2018an Malhação telesailean Priscila izeneko pertsonaia antzezteagatik egin zen ezaguna. 2021ean Arcanjo Renegado telesailean antzeztuko du, Rio de Janeiroko Estatuko Asanblada Legegileko presidentearen kabineteburuaren rolean.[4]

Urtea Izenburua Pertsonaia Telebista katea Oharrak
2018 Malhação Priscila Rede Globo
2020-2021 Perdido Inayara Birigüi Canal Brasil
2021 Arcanjo Renegado Rio de Janeiroko Estatuko Asanblada Legegileko presidentearen kabineteburua Globoplay

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 (Portugesez) «Atriz de 'Malhação' comemora mudança de sexo na certidão de nascimento» Estadão 2018-06-25 (kontsulta data: 2021-02-08).
  2. 1 2 (Portugesez) Guimarães, Ana Cláudia. (2021-02-07). «'Contraponho preconceito com conhecimento', diz Gabriela Loran, atriz e influenciadora trans» O Globo (kontsulta data: 2021-02-08).
  3. (Portugesez) «Nome feminino agora é oficial!» O Tempo 2018-06-27 (kontsulta data: 2021-02-08).[Betiko hautsitako esteka]
  4. 1 2 (Portugesez) Neblina, Daniel. (2020). «Gabriela Loran é escalada para segunda temporada de Arcanjo Renegado» Observatório da TV (kontsulta data: 2021-02-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]