Gaita

"Gaitajolea". Hendrik ter Brugghen, 1624.

La Montaña gaitajoleen musika taldea Kantabria autonomia erkidegoan.
Gaita zaku batek eta hodi batzuek osatutako haize instrumentua da, batik bat folk musikaren esparruan erabilitakoa.
Erdi Arotik dator musika tresna honen berri Europan, IX. mendetik gutxienez. Gaur egun, herrialde zeltiartzat hartzen ditugunetan berezko tresna tradizionalak dira, Eskozia, Irlanda, Asturias, Galizia eta Bretainian alegia.
Euskal Herrian ere gaita erabili izan da beste garai batean, gaur egun arte iritsi ez den arren. Bestela, Nafarroan "gaita" esaten dena dultzaina mota bat da.
Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Asturiasko gaita: Asturiasko eskaulde gehienetan, Kantabriako mendebaldean eta Leongo iparraldean jotzen dute.
- Aragoiko gaita: Botoko gaita.
- Bretainiako gaita: Biniou izena du eta bi mota ditugu batik bat: "Binioù kozh" ("gaita zaharra" bretainieraz) eta "binioù bras" ("gaita handia").
- Eskoziako gaita: Hiru mota nagusitan banatzen dira:
- "Great Highland Bagpipe" (Highlandetan): Eskoziako gaeleraz, "A' Phìob Mhòr" izena hartzen du.
- "Border pipe"
- "Scottish smallpipes".
- Galiziako gaita ("Gaita galega"): Galizian ez ezik, Portugalgo iparraldean ("gaita minhota"), Asturiasko mendebaldean eta Bierzo (Leon) aldean ere bai.
- Gaskonia eta Landetako gaita: Boha.
- Irlandako gaita: "Uilleann pipes" (irlanderaz Píoba uilleann) izenekoa motarik ohikoena da.
Gaitajole ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suediako gaita tradizionala
- Paddy Moloney (Irlanda, 1938-).
- Liam O'Flynn (Irlanda, 1945-).
- Hevia (Asturias, 1967-).
- Carlos Nuñez (Galizia, 1971-).
- Cristina Pato (1980-).