Xirolarru

Wikipedia, Entziklopedia askea
Suediako xirolarru tradizionala

Xirolarrua zaku batek eta hodi batzuek osatutako haize instrumentua da, gaita eta bota izenekin ere ezaguna[1].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zakua zahagi eraldatu bat izan ohi zen, eta hari lotutako tutuak desberdinak izan ohio ziren; bota izeneko xirolarruetan, mihi bikoitza izan ohi da, oboe motako xirula batekin; eta beste batzuk, Gaskoiniako bohak kasu, mihi bakunekoak dira. Mihi horietan zuloak daude, hatzamarrez estiliz eta joaz, soinua egitekoak. Bota motakoetan zortzi zulo izan ohi dira, zazpi aurretik eta bat atzetik pitatik gertuen (pita zahagiarekin bat egiten duen puntua da)[2]. Boha motakoetan berriz, bost zulo atzetik, bat atzean[1].

Soinua ematen duten mihi horietan ez da putz egiten; airea pasatzen da bertatik besoarekin zahagia zanpatuz eta auspoarena eginez. Zahagiko airea hustu ahala puztu behar da, eta hori beste tutu batetik egiten da.

Tutu puzgarriak balbula bat du zahagian sartzen den tokian, putz egitean airea sartzen delarik, baina gainerakoan hermetikoki itxita dagoena. Puzgailu hau zurezkoa izan ohi da, baina muturra adar edo hezurrezkoa[1].

Zabalkundea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errioxako eta Euskal Herriko xirolarru jotzaileen topaketa, Hernani, 2014.

Erdi Arotik dator musika tresna honen berri Europan, IX. mendetik gutxienez. Iberiar penintsulan gaita terminoarekin ezaguna, batez ere Asturiasko eta Galiziako aldaerengatik, eta termino hori ere erabili izan da euskaraz. Gaita iberiarrek herrialde zeltiarretako aldaerekin duten antzagatik, eta Eskozia, Irlandan ere erabilpen formala 21. mendera arte iritsi delarik, ustea orokortu da folklore zeltiar batekin lotzekoa dela tresna, baina egiazki xirolarrua orokorki europarra da, eta Euskal Herrian zein ondoko eskualdeetan (Errioxan, Gaskoinian eta Aragoin, kasu) ere erabili izan da XX. mendera arte, eta berreskuratze ahaleginak egin dira 21. mendean.

Araban Errioxako bota jotzen zela dokumentatua dago[3]. 20. mende hasiera arte iraungo zuten hor tresna hauek. Boha gaskoiniarren formakoak ere jo izan dira Euskal Herrian, lekukotasunak dauyde Uxue, Iruñea, Baiona, Gasteiz eta Guardiako ikonografian[1]. 21. mendean tresna euskal musikarentzako berreskuratzeko ahaleginak egin dira, batez ere Soinuenearen eta Juan Mari Beltran eta Fernando Jalón musikarien eskutik[4].

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bretainiako xirolarrua: Biniou izena du eta bi mota ditugu batik bat: "Binioù kozh" ("xirolarru zaharra" bretainieraz) eta "binioù bras" ("xirolarru handia").
  • Eskoziako xirolarrua: Hiru mota nagusitan banatzen dira:
  • Gaskonia eta Landetako xirolarrua: Boha.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xirolarru-jole ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Ingelesez) «Xirolarrua - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-19).
  2. (Gaztelaniaz) «XIROLARRUA; GAITA DE BOTA» www.soinuenea.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-19).
  3. Eusko Jaurlaritza, Kultura. (2004-08-24). «Euskal instrumentuak: Xurolarrua, Bota, Gaita» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-19).
  4. dantzancom. «Xirolarrua» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-19).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Xirolarrua-Gaita. La cornamusa en el País Vasco. Juan Mari Beltrán, 2004.
  • Xirolarrua (CD / liburua). Juan Mari Beltran eta Fernando Jalón. Soinuenea-Syntorama. 2013-

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]