Galdu arte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search


Galdu arte Juan Luis Zabalak 1996an argitara emandako eleberria, Susa.

Galdu arte
Datuak
Generoa Eleberria
Herrialdea Euskal Herria
Bilduma Narratiba

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin batean, Azkoitiko gazte batzuek bildu eta gaztetxea sortu zuten etxe abandonatu bat horretarako hartuz. Ekintza hark eta ondoren etorri zirenek herrian ordura arte bizi zen bakea aldatu zuten. Eleberri hau Azkoitiko Gaztetxearen kronika dugu. Juan Luis Zabalaren nobela hau autofikzioa da, idazle bera izan baitzen kontatzen dituen gertaera guztien lekuko eta partaide. Nobelan bertan Juan Luis Zabala pertsonaia gisa azaltzen zaigu, “Pipi” ezizenez.

Eleberria ez da bakarrik Azkoitiko Gaztetxeari buruzko kronika historiko bat edo bertara bildu ziren neska-mutilei buruzko istorioa. Juan Luis Zabalak berak sarrerako hitzetan azaltzen duenez, “ez da Azkoitiko gaztetxeari buruzko liburua, Azkoitiko gaztetxean girotutako nobela baizik”. Batez ere, Xeperen istorioa da, protagonista, pertsonaia ilun, isil, uzkur, izua, hasieratik definitzen duten moduan. Xepe protagonistaren inguruan dago nobela egitaratuta eta Xepe da pertsonaiarik nagusiena: marjinala eta errebeldea. Baina agian bere errebeldiaren nondik norakoa ondo ulertzen ez duena, bere errebeldiaren iturria non dagoen ondo ez dakiena; bizitzeko gogo izugarria duena baina, era berean, gauza da heriotzaren etxean ate joka ibiltzeko…

Narratzaileak lehen lerrotik garbi uzten digu zein den pertsonaia nagusia bere nobelan, zeinek daraman nobela behar duen narrazioaren haria eskutik hartuta. Gaineratzeko pertsonaiak, -eta pertsonaia ugari biltzen dira azkenik-, pertsonaia nagusiaren kontrapuntu dira, haren jokabidea kokatzen eta ulertzen laguntzen duten pertsonaiak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]