Galeradun konpresio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Konpresio handia (kalitate gutxiago)
Konpresio txikia (kalitate gehiago)

Informazioaren teknologian, galeradun konpresioa edo konpresio itzulezina datuak konprimatzeko metodo bat da. Bere ezaugarri nagusia da zehatzak ez diren hurbilketak erabiltzen dituela eta zenbait datu baztertzen dituela edukia irudikatzeko. Datuen tamaina murrizteko erabiltzen da, horrela edukiak biltegiratu, manipulatu eta transmititzeko bideak arintzeko. Galeradun konpresioan ez bezala, galerarik gabeko konpresioan datuak ez dira degradatzen eta, beraz, jatorrizko irudia eskuratu daiteke konpresioa kentzen zaionean. Datu kopurua askoz gehiago murriztu daiteke galeradun konpresioarekin.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]