Ganbito

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chess zhor 26.png
Chess zver 26.png
a8 b8 c8 d8 e8 f8 g8 h8
a7 b7 c7 d7 e7 f7 g7 h7
a6 b6 c6 d6 e6 f6 g6 h6
a5 b5 c5 d5 e5 f5 g5 h5
a4 b4 c4 d4 e4 f4 g4 h4
a3 b3 c3 d3 e3 f3 g3 h3
a2 b2 c2 d2 e2 f2 g2 h2
a1 b1 c1 d1 e1 f1 g1 h1
Chess zver 26.png
Chess zhor 26.png
Dama ganbitoa: 1.d4 d5 2.c4

Ganbitoa, materiala (normalean peoia) abantailaren truk sakrifikatzen diren xake hasiera bat da. Ganbito bati erantzun asmoz burututako beste ganbito batek kontraganbito izena jasotzen du.

Ganbito bat burutzea honako hiru kasutan baliagarria izan daiteke:

  • Denbora irabazteko: ganbitoa onartzen duen jokalariak arerioaren materiala onartu edo jaten bakarrik denbora galdu eta ziur aski bere piezak berrantolatzeko ere denbora gehiago galduko du.
  • Jarduera diferentzialaren sorrera: maiz ganbito bat onartzen duen jokalari batek bere piezak edo peoiak deszentralizatuko ditu eta ganbitoa egin duen jokalariak bere piezak beste modu batera irisgarriak ez liratekeen laukietan jartzeko aukera izango du. Gainera, alfilak eta dorreak aktiboagoak izan daitezke, peoien galerak maiz zutabe eta diagonal irekiak sorrarazten dituztelako.
  • Ahultasun posizionalen sorrera: amaitzeko, ganbito bat onartzean arerioak peoi egitura konprometigarri, zulo edo akats posizional egoera batean jar daiteke.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]