Gasometro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gasometro batzuk.

Gasometroa gas kantitate jakin bat aldaera gabeko presio maila batean gordetzeko ontzia da. Hiru eratako gasometroak erabiltzen dira; ur galdarazko gasometroak, gasometro lehorrak eta esfera itxurako gasometroak.

  • Ur galdarazko gasometroak uretan murgildutako kanpai itxurako ontzi bat izaten du. Gasak kanpaia betetzen duenean ontzia igo egiten da eta uraren mailatik gora gelditzen da.
  • Gasometro lehorra goitik beherako zilindro bat izaten da, barruan enbolo gisako disko bat duena. Gasa ontzian sartzen denean diskoa gora bultzatzen du eta diskoaren presioaren pean geratzen da gasa.
  • Esfera itxurako gasometroetan presioz sartzen da gasa; mota honetakoak dira gasometro merkeenak, bere itxura dela eta gas kantitate gehiena gorde dezakeelako, eta presioa jasateko pareta lodiko ontzirik behar ez duelako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]