Gasteizhoy.com

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gasteiz Hoy, Gasteizen sortutako lehen egunkari digitala da. Batez ere, hiriburuari, auzoei eta herritarrentzat interesgarriak diren hainbat eremu garrantzitsuren gaurkotasunari buruzko informazioa ematen du. "Gaur gara"/ “Somos hoy” da bere eslogana. Gasteiz Hoy 2011 irailean sortu zen.

Edukiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Web-orri osoko informazio eguneratua du azalak. Sei atal nagusi ditu webguneak:

  • Gasteiz: hemen, hiriarekin, mugikortasunarekin, udalarekin, obrekin eta abarrekin zerikusia duen guztiaz hitz egiten da. Hemen agertzen den informazioa herritar guztiei interesatzen ahal zaien informazio orokorra da.
  • Araba: hemen probintziari buruzko datuak eta informazio orokorra agertzen dira. Baina eremuak eskaintzen dituen ibilbide eta interesguneez ere hitz egiten du.
  • Gertakariak: suteak, lapurretak eta trafikoa. Kategoria honetako atalik erabilgarriena trafikoa da.
  • Kirolak: hemen, hirian egiten diren kirol guztiak daude banatuta. Eguneratuenak futbola eta saskibaloia dira.
  • Gasteizko aisialdia: kulturarekin, musikarekin eta artearekin zerikusia duen aparatua da.
  • Zerbitzuak: Hemen eguraldiari, turismoari buruzko informazioa agertzen da.

Gasteiz Hoy hedabideak ez du bere ildo editoriala zein den argi esaten. Egunkariak eskaintzen dituen eduki guztiak gaztelaniaz idatzita daude. Egunkari guztietan bezala, futbola (Alaves) eta saskibaloia (Baskonia) dira gai aipatuenak eta gizonezkoen kirola da nagusi.

Egitura eta hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018an irudi aldaketa bat egitea erabaki zuten. Zazpi urtez edukia sortu ondoren, nortasun korporatibo [1] berria sortzea erabaki zuten. Aldaketa "gaur" kontzeptua eguneratzean hasi zen, hitzaren garrantzia azpimarratu nahian. Egunkari digitala denez, etengabe ari dira eguneratzen. Hurrengo urratsa logotipoa berritzea izan zen. Eguneratze berri horri esker, orain errazagoa da egunkaria edozein plataforma digitaletan ezagutzea. Aukeratu zituzten koloreak hizki berdeak izan ziren Gasteiz hitzarentzat eta zuriak Gaur hitzarentzat, azpimarra gorri batekin. Logotipoa Monte Rey Estudiok sortutakoa da.

Hilean 400.000 irakurle inguru dauzkate. Goranzko bilakaera hori areagotu egin da Koronavirusaren osasun-krisiarekin.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Frías, Unai. (2018-07-12). «Gasteiz Hoy: cambiamos de imagen y reforzamos nuestra identidad» Gasteiz Hoy (Noiz kontsultatua: 2021-07-06).
  2. (Gaztelaniaz) «Audiencia auditada de Gasteiz Hoy» Gasteiz Hoy (Noiz kontsultatua: 2021-07-06).