Gatz (kriptografia)
Itxura
Kriptografian, gatza ausazko datu bat da, norabide bakarreko funtzio baterako argumentu osagarri gisa erabiltzen dena,pasahitz bat edo pasa-esaldia bat hash bidez enkriptatzeko. Gatzak gordetako pasahitzak babesteko erabiltzen dira. Historikoki pasahitza sistema bateko testu-fitxategi huts batean gordetzen zen, baina denborarekin babes-gailu osagarriak garatu ziren erabiltzailearen pasahitza sistematik irakurriak izatetik babesteko. Metodo horietako bat da, gatza erabiltzea.