Gazteluaitz

Koordenatuak: 42°58′12″N 2°23′13″W / 42.97°N 2.387°W / 42.97; -2.387
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gazteluaitz
Datu orokorrak
Garaiera927
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°58′12″N 2°23′13″W / 42.97°N 2.387°W / 42.97; -2.387
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa

Gazteluaitz, Gipuzkoa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Bada Arantzazuko hegoaldean karaitzezko haitz zerrenda ikusgarri bat, Begiolatza eta Urkulu erreken artean. Ez dira handiak, baina bai harroak eta malkartsuak. Gazteluaitz horietako bat da eta bere iparraldeko horma zutagatik nabarmentzen da bereziki, Arantzazutik Urbiara abiatzen den ohiko bidetik begiratuta. Alde hartatik ezinezkoa ematen badu ere, zailtasunik gabe igo daiteke ekialdetik inguratu eta bere hegomendebaldeko isurialdean gora eginez. Ibilbidea osatu nahi izanez gero gertu gelditzen dira Arriona (933 m) hegoaldean eta Erbizaskun (882 m), Bellostegi (792 m) eta Aitzabal (766 m) ekialdean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazteluaitz, http://www.euskal-herria.org/.