Gemeinnützige Krankentransport GmbH

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gemeinnützige Krankentransport GmbH
Datuak
MotaGako-izena eta erakundea
HerrialdeaAlemania
JabeaAktion T4 (en) Itzuli
Historia
Sorrera1939
Autobus gris bat, Hadamarreko sarraski zentroan.
Victor Brackek Aktion T4 programa zuzendu zuen.

Gemeinnützige Krankentransport GmbH, baita ere Gekrat edo GeKraT, "Anbulantzia karitatiboak" gisa itzulita, Aktion T4 programa nazi barruan zegoen azpidibisioa zen. Enpresak gaixoak eta ezinduak eramaten zituen nazien sarraski-zentroetara (Grafeneck, Brandeburgo, Schloss Hartheim, Schloss Sonnenstein, Bernburg eta Hadamar bezalako sarraski zentroetara), nazien eugenesia programaren barruan erail zitzaten; ezaguna zen erabiltzen zituen autobus grisengatik. Biktima asko zigilatutako gas-ganberetan hil zituzten. Reinhold Vorberg garraio-bulego nagusia zuzentzen zuen eta Hermann Schwenninger zuzendari exekutibo izendatu zuten.[1]

Aktion T4 programa Victor Brackek zuzendu zuen, Nurembergen gerra-krimenengatik epaitua eta exekutatua izan zena. Adolf Hitlerrek agindu zuen operazioa 1939ko irailaren hasieran, eta Reicharen Kantzelaritzaren Philip Bouhler eta Karl Brandtek antolatu zuten. Ez bata ez bestea ez ziren bizirik atera gerratik.

1941aren ondoren, Gekrat ere arduratzen zen Aktion 14f13 programarako garraioaz. Programa horrek gaixo zeuden presoak eta nazien kontzentrazio-esparruetan lan egin ezin zutenak desagerrarazten zituen. Horretarako sarraski-zentroetara eramaten zituzten, gas-ganberetara bidaliz eta erailez.[2]

Gerraren ondoren, Vorbergek Espainiara ihes egin zuen 1961ean, baina 1963ko martxoan Alemaniara estraditatu zuten. 20 hilabete iraun zuen epaiketa baten ondoren, 10 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten milaka pertsonaren hilketan konplizitateagatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Henry Friedlander, The Origins of Nazi Genocide: From Euthanasia to the Final Solution The University of North Carolina Press (1995) ISBN 978-0-8078-2208-1. [1]
  2. Christopher R. Browning, The Origins of the Final Solution: The Evolution of Nazi Jewish Policy. September 1939-March 1942, Jürgen Matthäus-en laguntzarekin. University of Nebraska Press (2007) 191–192. or. ISBN 978-0-8032-5979-9. [2]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]