Generalitat
Generalitat Katalunia eta Aragoiko Batasuneko Gorteen ordezkaritza gisa, 1289tik aurrera, 1714an Filipe V.a Espainiakoak baliogabetu zuen arte, Kataluniako printzerriaren ordezkaritza izan zuen erakundea izan zen. Valentzian Generalitatea Alfontso Bihotz-Zabalaren garaietan eratu zen (1418), eta Aragoien 1412tik aurrera indarrean zegoen.
1931n, errepublika eratu zenean, Kataluniako Generalitatea eratu zen, Estatutari (1932) jarraituz, Francesc Macià lehendakari zela. 1938an indar gabe utzi zuten, baina 1977ko urriaren 5ean, Adolfo Suárez Espainiako gobernuburu zela, eraberritu zen; Josep Tarradellas izan zen behin-behineko lehendakari. 1979. urtean, Kataluniako Autonomia Estatutua onartu ondoren, hartu zuen lege egitura berria Kataluniako Generalitateak.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2916-06-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.