Edukira joan

Genista ausetana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Genista ausenata» orritik birbideratua)
Genista ausetana
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaGenisteae
GeneroaGenista
Espeziea Genista ausetana

Genista ausetana Fabaceae familiako zuhaixka da.

1,5 metro gainditu dezakeen zuhaixka tentea, arantzagabea, kolore hauskarakoa. Adar malgu eta ildokatu ugari ditu, zaharrak hostogabeak eta pulbinulo nabariekin, gazteak ilaundunak eta hostotsuak. Hostoak eseriak, txandakatuak, ilaundun-zetakarak azpialdean, estipula gabeak.

Loreak, orokorrean bikoteka, hosto (2-3) faszikulatuen galtzarbean jaiotzen dira, luku luze eta etenak osatuz; pedizeloek bi brakteola dituzte, erdialdera kokatuta; kaliza trinkoki iletsua; estandarteak ile zetakarak ditu erdiko lerroan, eta gilaren luzera berdinekoa da, azken hau ilaunduna izanik. Leka iletsu-zetakara, 2-5 hazirekin.

Maiatzetik uztailera loratzen dira.

Lurzoru mota ezberdinetan agertzen da. Izaera pirofitoa du zenbait lekutan, hau da, erretako lurrak berehala kolonizatzen ditu.

Mediterraneo mendebaldeko espeziea da. Penintsula Iberiarreko mendietan, Frantzia hegoaldean eta Afrika iparraldean hedatzen da. Euskal herrian agertzen dena, subsp. ausetana Bolós Vigo, ekialdeko Pirinioak eta Pirinioaurretatik Nafarroa erdi-ekialdera iristen da (Izko mendizerra, Peña mendia).[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Iñaki., Aizpuru,. (1990). Euskal Herriko zuhaitz eta zuhaisken gidaliburua. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen-Zerbitzu Nagusia ISBN 8475429068. PMC 863179364. (Noiz kontsultatua: 2019-03-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]