Geocaching

Wikipedia, Entziklopedia askea
Altxorren mapa Europan

Geocaching mundu mailako altxor bilaketa jolasa da. Hitza ingelesetik mailegatu da, bere horretan, oraingoz grafia egokitu gabe. Jolasa doakoa da eta bertan parte hartzeko mugikorrean aplikazioa instalatzea edota web gunean zuzenean informazioa bilatzea nahikoa da. Bertan altxor bakoitza topatzeko pistak eta koordenadak agertuko zaizkizu. Hala, beste jokalariek ezkutatutako altxorrak topatu ahal izango dituzu eta bertan zure izena jarri. [1]

Elkarteak berak zure altxorrak ezkutatzen hasi baino lehen beste pertsona batzuen altxorrak topatzea gomendatzen dizu. Izan ere, garrantzitsua da jolasaren dinamika ondo ulertzea altxorrak ezkutatzen hasi baino lehenago.

Pausuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lehenik eta behin, aplikazioa instalatu ostean beharrezkoa da kontua egitea.
  2. Horren ostean zugandik gertu dagoen cache bat aukeratu eta bilatu topatu arte.
  3. Cachea zabaldu eta topatu duzula idatzi.
  4. Aplikazioan altxorra topatu duzula erregistratu.

Kategoriak[2][3][4][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cache mota batzuk daude, batzuk zailagoak eta beste batzuk errezagoak. Hauek dira horietako batzuk:

  • Traditional-cacheak: Gehien topatzen diren altxorrak dira. Normalean kutxa bat dira eta barruan kontrol zerrenda bat daramate zuk sinatu ahal izateko.
  • Multi-cacheak: Honakoetan ez dago altxor bakarra baizik eta altxor batzuk. Aplikazioak lehenengoa non dagoen azaltzen dizu eta hori topatzean bigarrena topatzeko pistak azalduko zaizkizu.
  • Mystery cacheak: Altxor hauek topatu ahal izateko normalean aldez aurretik frogaren bat pasatu behar duzu koordenadak lortzeko.
  • Earth-cacheak: Hauetan adierazgarria dena ez da altxor bera baizik eta honek gure Lurraren prozesuak hobeto ulertzeko balio digun zerbait ikustea.

Cache mota gehiago ikusi nahi ezkero jo erreferentzietara, bertan informazioa luzatzeko aukera baitago.

Zailtasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zailtasuna bi modutara neurtzen da, batetik orokorrean altxorra topatzea zenbat kostatzen duen 1etik 5era sailkatua eta bestetik cachera heltzeko ibilbidea edo ingurunea nolakoa den. Hau da, honakoan 1etik 5era baita ere, ebaluatu egiten da ea umeak heltzeko modukoa den edo oso aldapa handiak ote dituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Geocaching. «Geocaching» Geocaching (Noiz kontsultatua: 2019-09-07).
  2. (Ingelesez) Geocaching. «Geocaching - The Official Global GPS Cache Hunt Site» Geocaching (Noiz kontsultatua: 2019-09-07).
  3. (Gaztelaniaz) «Geocaching: iniciación para la búsqueda del tesoro en familia · Familias en Ruta» Familias en Ruta 2013-10-29 (Noiz kontsultatua: 2019-09-07).
  4. España, Geocaching. (2011-10-09). «GEOCACHING EN ESPAÑA: ¿Cuantos tipos de CACHES existen?» GEOCACHING EN ESPAÑA (Noiz kontsultatua: 2019-09-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]