Georges Delerue
Georges Delerue (Roubaix, Frantzia, 1925 - Los Angeles, AEB, 1992) frantses musikagilea izan zen.
Biografia
Filmetarako egin zuen musikagatik da batez ere ezaguna. Film ospetsu askoren soinu-banda ondu zuen, hala nola Hiroshima mon amour (1959, Alain Resnais), Jules et Jim (1960, François Truffaut), Gizon bat betikotasunerako (1966, Fred Zinneman).
Oscar Sari bat jaso zuen Erromantze txikia (1979) lanagatik, eta 3 César Sari Préparez vos mouchoirs (1979), L'Amour en fuite (1980) eta Le Dernier Métro (1981) pelikulekin.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Delerue ![]() |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.