César Sariak
Itxura
César Sariak | |
---|---|
Saritutakoa | Frantziako zinemaren sariak |
Babeslea | Académie des arts et techniques du cinéma |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen sari banaketa | 1976 |
Webgune ofiziala | academie-cinema.org |
César Sariak (frantsesez: César du cinéma) Frantziako zinemaren sari nagusiak dira. 1976tik urtero ematen dira, Académie des arts et techniques du cinéma elkartearen eskutik. 2002tik Théâtre du Châtelet Parisko antzokian banatzen dituzte sariak, otsailean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1976ko apirilaren 3an lehenengo ekitaldia antolatu zuten.
- 1980an Jerry Lewisek ohorezko saria eman zion Louis de Funèsi.
- 1989an Isabelle Adjanik, hirugarren aldiz emakume aktore onenaren saria jasotzean, Salman Rushdieren Bertso satanikoak liburuaren zati bat irakurri zuen.
- 1995ean 20. urteurrena ospatu zuten, eta Jeanne Moreauri ohorezko saria eman zioten.
- 1998an Jean-Luc Godardek ohorezko saria eskuratu zion Clint Eastwoodi.
Markak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Le Dernier Métro (1981) eta Cyrano de Bergerac (1991): sari gehien (10) lortu duten filmak.
- Roman Polanski: zuzendari onenaren sari gehien (5: Tess, Le Pianiste, The Ghost Writer, La Vénus à la fourrure eta J'accuse filmekin) eskuratu duena.
- Michel Serrault: gizonezko aktore onenaren sari gehien (3: La Cage aux folles, Garde à vue eta Nelly et Monsieur Arnaud filmekin) lortu duena, 8 aldiz izendatuta egon delarik.
- Isabelle Adjani: emakumezko aktore onenaren sari gehien (5: Possession, L’Été meurtrier, Camille Claudel, La Reine Margot eta La Journée de la jupe filmekin) lortu duena, 8 aldiz izendatua izanik.
- Georges Delerue eta Alexandre Desplat: musikagile onenaren 3na sari eskuratu dituzte, eta 8na aldiz egon dira izendatuta.
(2014ko ekitaldia arte kontuan hartuta).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez)César Sarien webgune ofiziala