Getariako itsasargia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Getariako itsasargia
Faro de Getaria desde Zarautz (25936446692).jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Getaria
Ur-masa Ozeano Atlantikoa
Koordenatuak 43° 18′ 36″ N, 2° 12′ 08″ W / 43.31°N,2.2023333333333°W / 43.31; -2.2023333333333Koordenatuak: 43° 18′ 36″ N, 2° 12′ 08″ W / 43.31°N,2.2023333333333°W / 43.31; -2.2023333333333
Historia eta erabilera
Irekiera1863
Arkitektura
Garaiera 14 m
Itsasargia
Altuera fokala 93 m
Argiaren irismena 21 itsas milia
Argiaren ezaugarriak [(L 0 4 oc 2 1)3 veces]L 0 4 oc 7 1
Katalogoak
  • ARLHS: SPA216
  • NGA: 1804
  • Admiralty: D1489

Getariako itsasargia herri hartan dagoen faroa da, San Antongo puntan hain zuzen ere[1], herriaren ikurra dena. Gipuzkoan dagoen 7 itsasargietako bat da, eta Urola Kostako bietako bat.

Bi solairu dauka, eta dorre oktogonalak 9.92 metroko altuera eta 1.6 metroko diametroa ditu, Mutrikuko harlandu urdinxkaz egindakoa. Erabilitako materialak herriko bertako harriak eta Iraetan edota Zumaian egindako porlana dira. Oinarria oso txikia zelako luzea eta estua egin behar izan zuten. Barruan, 55 mailako burdinazko eskailera dago, Lasarteko Fossey y C. galdategian egina, lehen solairura igotzeko ere baliatzen dena.

Itsaso gainetik 91 metrora dago, San Antongo puntaren aurrealdean, eta gora igotzeko 67 mailako eskailera igo behar da, sarrera nagusitik eskaileraraino 18 metroko desnibela dagoelarik. Beheko solairuan bulegoa eta ekipo elektrogenoa, bateria eta tresnen gelak daude, eta lehenengo solairuan etxebizitza txiki bat.

Itsasargitik oso hurbil 1.100 metro karratuko eremua dago, dorrezainek barazkiak lantzeko erabiltzen dutena.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako ermita baten gainean, Gipuzkoako Batzar Nagusiek itsasargia ipintzeko baimena eman zioten Anton del Busto orduko apaizari. 1813an berriz, Independentziako Gerran frantziar soldaduek leherrarazi eta argitzeari utzi zion. Horren ostean,[3], Manuel Estibaus ingeniariak 1847an eraikin berria egin zuen, barrutiko buruzagia zena. Ia 165.000 erreal laurdeneko kostua suposatu zuen.

Bigarren Karlistaldian, berriro ere, hondatu egin zuten itsasargia, behin eta berriro bonbardaketan jasan eta gero. Hala ere, dorrezaina saiatu zen bere familiarekin bertan jarraitzen, linternaren panelak ezkutatuz eta egunero lanpara eta tresna optikoak muntatzen eta desmuntatuz. Horri esker argi sistema ez zuten kaltetu, eta gauero-gauero segitu zuen distira seinalatzaileak bidaltzen.

Oliba oliozko lanpara batekin funtzionatu eta gero, parafinarekin eta petrolioarekin hornitzen hasi ziren. Urteetan dorrezaina Agustin Iñiguez zen. Espainiako Gerra Zibilaren ostean, 1946an elektrifikatu eta 200 Watteko lanparari bi distirako joko bat erantsi zitzaion. Berriztapen estetikoak ere egin zituzten, irispide geometriko hobea lortzeko, eta 2.80 metro gorago jaso zuten dorrea, linterna berria eta beste balkoi txiki bat ipini zitzuten, ekipo elektrogeno berriarekin batera.

Gaur egun automatizatuta dago, AGA ekipoarekin, 15 segundoro igortzen dituen distirak 21 miliatara ikusten dira.

Katxapo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katxapo izenez San Anton mendiaren atzeladean dagoen talai sistema izendatzen da. Bi talaiez osatua dago, bata San Anton mendiaren gailurrean dagoena, eta bestea iparreko tontorrean dagoena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa