Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Gezur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Politikan maiz erabiltzen da gezurra, herritarrak manipulatu eta bereganatzeko. Irudian, politikako gezurren aurkako ingelesezko graffitia: "Ez sinetsi euren gezurrak. Matxinatu!".

Gezurra errealitatea osorik edo neurri batean faltsutuz nahita egiten den baieztapen bat da, helburua mezuaren hartzaileei gezurra sinestaraztea delarik. Egia zati bat nabarmenduz ere esan daiteke gezurra. Literatura, zinema eta beste arteetako fikzioa ez da gezurtzat jotzen, helburua ez baita istorioa sinestaraztea.

Logika ariketak gezurrari lotuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Logika, matematikaren atal garrantzitsua da. Logika ariketa desberdinak daude, baina batzuk gezurrari lotuta daude. Ezagunenetarikoa honako hau da:

Gurutzebide batean, bi bide daude, eta bakoitzaren sarreran pertsona bat dago. Batak gezurra esaten du beti eta besteak egia esaten du beti. Bidegurutzera ailegatzen zarenean, bideetako bat aukeratu behar duzu eta leku jakin batera joan nahi duzunez, bide zuzena aukeratu nahi duzu. Zein galdera egin behar duzu zure helmugara irizteko galdera bakarra egin ahal baduzu bakarrik?.

Erantzuna zaila da lehenengo momentuan baina honako logika du atzetik; galdera bat bi kondizioen artetik pasatzen baduzu erantzun zuzena eskuratu dezakezu. Hona hemen erantzunaren azalpena:

Demagun eskubiko bidea zure helmugara doala eta eskuinean dagoenak egia esaten duela. Kasu honetan berari galdetzen badiozu zer erantzungo zukeen besteak eskuineko bidea zuzena den edo ez, ezezko erantzuna emango zukeen. Ezkerrekoari galdera berdina eginda, ezezkoa izango zen erantzuna baita ere. Hemen zergaitia; lehenengo kasuan, ezkerrekoak gezurra esaten du eta ezetz erantzungo zukeen, eta beraz, egia esaten duenak, ezetz esango luke.

Bigarren kasuan, eskuinekoan baietz erantzungo zukeen, baina ezkerrekoak gezurra eaten duenez ezezko erantzuna esango luke.

Beraz, galdera bakar batekin bidea zein den jakin ahal da.

Gezurrak antzematea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gezur bat eratzea egia esatea baino lan konplexuagoa da. Gezur bat antzemateko modu errazena, honako hau da; erantzuna esaterakoan denbora gehiago pasatzen da gezur bat erantzutean egia esaterakoan baino. Argi dago hau ez dela teoria zehatz bat eta argudioak daudela.

Gezurren analisia psikologiaren ikerketa eremu handi bat da. Zehatz esanda, psikologia juridikoaren eremua da, bere barne psikologia forentsea eta psicologia kriminalista hartzen dituena. Lehen, kritero konduktualak ikasten ziren gezurra antzemateko, baina, azken urteotan (XXI. mendeko lehen urteak) egindako ikerketek metodo honek errore asko ematen zituela frogatu zutenean, metodologia aldatu da. Oraindik ikertzen ari dira eta ez daukagu datu zehatzik. Hau mende honetako aurkikuntza handia izan daiteke.

Poligrafoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendean, egia eta gezurra ezberdintzen duen makina aurkeztu zen. Poligrafoa, Egiaren makina edo gezur-detektagailu bezala ezagutzen da. Erantzun fisiologikoak oinarri bezela hartuta pertsona egia edo gezurra esaten ari dela antzematen du.

1938. urtean Leonarde Keeler-ek asmatu zuela uste da. Bera, Berckeley (California)-ko polizia departamentuan egiten zuen lan eta John Larson-en lanean oinarritu zuen bere asmakizuna. Asmakizunak, hiru kanal zituen eta paperean inprimatzen zituen erantzunak. Denboran zehar prozedura basikoa ez da aldatu, sensoreak bakarrik aldatu dira. Sesoreak aldatu egin dira, besteak beste onda zerebralak neurtzeko, adibidez. N100, N400 eta P300 ondak dira hauetako batzuk. metodo berri hauek ez dute eragin positiborik isladatu eta arazo berriak ekarri dituzte. P300 onda adibidez, oso aldakorra da, pertsona batetik estera eta baita pertsona berean ere, urteak pasa ahala eta estimuloak errepikatuz gero.

2014. urtean,P300 ondak oinarritutako froga bat egin zen Marta del Castillo emakumea hil zuen ustezko atxilotuari Martaren gorpua aurkitzeko nahian. Neurofisiologo batek epaileekin batera froga egin zuten eta nahiz eta atxilotua kolaboratu zuen arren ez zuten gorpua aurkitu ezta hurrengo lau urteetan ere. Beste atxilotu batekin froga egin zuten, baita ere.Froga hau ere, ez zuen erantzun positiborik eman.

Poligrafoa espioien artean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendeko azken urteetan ere, poligrafoa erabili zen espioien artean eta gezurrak antzemateko ez zuela balio ikusi zen. Honen adierazle nagusia Ames kasua izan zen. Aldrich Ames EEBB-etako espioi bat zen eta 1985 eta 1991. urteen artean espioi bikoitza izan zen EEBB eta Sovietar batasunaren artean. Denbora horretan CIA-ko expertoek bi froga egin zizkioten poligrafoarekin eta biak gainditu zituen. Urte haietan CIA agentziak espioi bat zuela nabaritu zuen KGB (errusiako inteligentzia agentziak) beraien operazioak sobietar batasunean dusezteko trebetasun ikaragarria erakutsi eta gero. Gainera, Ames diru asko zuela erakutsi zuen bizitza maila diruduna jarraituz. Beraren erantzuna, herentzia bat kobratu zuela izan zen, baina hala ere agentzia ez zen fidatzen. KGB-ak diru asko ordaintzen zion informazioengatik, hori da benetako historia. kalkulatzen da lau koma sei milioi dolar eman zizkiola urte haietan. Ames poligrafora eraman zuten eta honek froga guztiak gainditu zituen eta beraz, susmagarri izatetik, lan normala egitera pasatzen zen espioi bezela. Azkenean, EEBB-etako espioi sarea sobietar batasunean desagertu egin zen eta Ames agerian geratu zen. Ames zelatatu zuen espioi nabarmenena, EEBB-etako espioi hoberena sobietar batasunean zen, Dimitri Poliakov mayor generala. Berak,GRU-koa zen eta 1986. urtean atxilotu zuten. Espioi izateagatik eta goi traizioa egiteagatik exekutatu zuten 1988. urtean.

Urte hauetako momentu batzutan, Ames 50.000 dolar irabazi zituen astero. Gainera bere sobietar kontroladorearekin, Sergei Dimitriyevich Chuvakhin, jaten zuen taberna publikoetan edo kalean, denen aurrean. CIA-ko bere nagusiak, FBI-ko agentei eta poligrafoaren zientzialariei Chuvaskin bere aldera pasatzeko operazioa egiten ari zela konbentzitu zituen, diruaren kontua inori esan gabe. Ames 1994. urtean atxilotu zuten, sobietar batasunaren bukaera baino hiru rute geroago eta errusiako inteligentzian lan egiten zuenean. Dirudienez, Robert Hanssen da espioi bakarra bera baino sekretu gehiago pasatu zituena garai horretan.

beste espioi batzuek ere poligrafoa pasatu zuten inolako arazorik gabe. Hiru hauek dira nabarmenetarikoak: Karl Koecher 1980-ko hamarkadan, Ana Belen Montes 2000. urtean eta Leandro Aragoncilllo 2005. urtean.

Ana Belen Montes Cuba-ko analista zen EEBB-etako defentsarako inteligentzi agentziarako. Berak, behin baino gehiagotan poligrafoaren froga pasatu zuen 1986 urtea eta 2001 urte bitartean. Denbora horretan informazio asko eman zizkion EEBB-ri Cuba.-ri buruz modifikazio txikiekin eta Bill Clinton-en politika Cuba-rekiko aldatu egin zuen. Azkenean harrapatu egin zuten Montes, baina poligrafoaren laguntzarik gabe, beste metodo batzuekin.

Egiaren sueroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pentatol sodikoa da. Dosi kontrolatu batekin, burmuinaren atal batean depresioa eragiten du eta horregatik gezurrak eratzea galerazten duela pentsatzen da. Hau, hamarkada askotan estatuek erabli dutela pentsatzen da espiak harrapatu izan diuztenean, adibidez. Hein handi batean hau egia baden ere, gezurrak eratzea gauza oso komplexua da eta teoria apurtzeko moduak badirela uste da. Alde batetik, pertsona orok entrenamendu bereziarekin pentatol sodikoaren aurkako teknikak izan ditzake. Beste alde batetik, pertsona batek gezurra den gertaera bat egitzat hartzen badu, egitzat esango du. Beraz, espioi bat gezur batekin bidaltzen badute informazio txarra emango die beste estatukoei hauek arrapatzen dutenean.

Gezurra kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Literaturan eta telebistan gezurrari lotuta dauden hainbat pertsonaia ageri dira.Hona hemen adibide batzuk;

1.Pinocchio, 1880ko hamarkadan idatzitako historioan, pertsonaiak, Pinocchio izena duen egurrezko panpinak, gezurrak esatean sudurra handitzen zaio. Carlo Collodik (Carlo Lorenzini-ren ezizena) idatzia izan zen.

2.Liar Liar (gezurti gezurti) pelikulan, Tom Shadyac zuzendariak istorio dibertigarria erakutzi zuen. Jim Carrey aktoreak Fletcher Reedy aboatua bezala egiten du eta bere semearen urtebetetze gogoagatik hogeitalau ordez ezin du gezurrik esan.

Adibide hauez aparte, karta joko ezaguna jokatzen da gezurraren inguruan; jokaren izena, "gezurtia" da. Bertan, karta guztiak banantzen dira pertsonen artean, eta batek karta kopuru bat botatzen du buruz behera eta zenbat karta eta zein zenbakietakoak diren esaten du. Hurrengoak gezurra bada pentsatzen badu, kartak altzatuko ditu eta lehenengoak batuko ditu berriro, edo sinistu egingo du eta zenbaki berdineko bere kartak botako ditu zenbat diren esanda (gezurra esan dezake baita ere, lehenengoak bezala eta beste guztiak bezala), eta horrela jarraitzen da norbaitek karta guztiak bota arte.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiztegian orri bat dago honi buruz: gezur .