Gilles Tréhin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gilles Tréhin
Bizitza
Jaiotza1972 (51/52 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Gilles Tréhin (1972ko urtarrilaren 10a) frantziar idazle eta artista da, Urville izeneko fikziozko hiriaren kontzeptua garatu izanagatik ezaguna.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gilles Tréhin 1972an jaio zen. Autista da[1] eta bere gaitasun sozial eta kognitiboak modu atipikoan garatu ziren[2][3].

1984az geroztik, Urville fikziozko hiriaren diseinuan aritzen da. Dumont-d'Urville base antartikoari erreferentzia eginez jarri zion izena[1]. Hiriaren eta bertako eraikinen plano ugari marraztu zituen[3]. Egunero hainbat ordu ematen ditu proiektu honetan[4]. Urvilleren historia eta ekonomia ere garatu zituen, tokiko historiarekin eta ekonomiarekin lotuta[2]. Gainera, sistema politikoa eta politikariak asmatu zituen[4]. 2004an Urville liburua idatzi eta aurkeztu zuen, eta 2006an ingelesezko itzulpena agertu zen[3].

Gaur egun, Tréhin Cagnes-sur-Merren bizi da Catherine Mouet bikotekidearekin[3].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Urville Entre émotion et fascination, cité imaginaire ou rêve visionnaire (2006)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Frantsesez) «Gilles, ma ville Urville» Autisme Alsace jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-09-14) (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).
  2. a b (Ingelesez) «Gilles Trehin: The City of Urville» Wisconsin Medical Society jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-12-31) (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).
  3. a b c d (Ingelesez) Moore, Charlotte. «Autistic couple bound to each other - and their art» The Guardian 2006-04-14 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-10-14) (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).
  4. a b (Frantsesez) Beretta, Emmanuel. «La cité imaginaire de Gilles Tréhin» Le Point 2007-01-17 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-04-27) (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]