Gimnesia uharteak
Itxura
Gimnesia uharteak (antzinako grezieraz, Gymnēsiai) antzinako grekoek Balearretako bi uharte handiei emandako izena da: Mallorca eta Menorca. Kultura talaiotikoa garatu zuen herria bizi zen bertan. Greziarrek Pitiusak (Eivissa eta Formentera) uharte hauengandik bereizten zituzten, orduan.
Cabrera uhartea eta uharte txikiago batzuk (hala nola Dragonera, Conejera edo Airearen Uhartea) Gimnesietako artxipelagoaren zati direla uler daiteke, edo, Cabrera eta Conejeraren kasuan, Cabrera artxipelagoa izeneko azpiartxipielao baten zati direla.
Izena bertan bizi ziren Balearretako habailarien ondorioz jarri zieten, armarik gabe baitzihoazen, hau da, biluzik (gymnós).