Gipuzkoako Artisten Elkartea
Gipuzkoako Artisten Elkartea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | bazkuna |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi |
|
Historia | |
Sorrera | 1948 |
webgune ofiziala |
Gipuzkoako Artisten Elkartea, AAG-GAE, (gaztelaniaz: Asociación Artística de Gipuzkoa) 1949an antolatutako erakundea da. Urte asko San Telmo museoan egoitza zuten; egun egoitza propioa dute Aldapetan. Elkarteak Arteen eta Lanbideen Eskolaren desagerpenak ekarri zuen hutsunea bete nahi zuen. Lehen presidentea Ricardo Baroja izan zen.[1] Gaur egungo presidentea Sofia Arostegi Parra da.
Aktibitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Elkarteak mota askotako ikastaroak antolatzen ditu: margolaritza, eskultura, biluz artistikoa, moldatzea, grabatua, teknologia berriak... Halaber, erakusketa aretoa, liburutegia eta espazio desberdinak lanerako eskaintzen du. Beste motatako aktibitateak ere eragiten ditu: bidaiak, argitalpenak, lehiaketak, proiekzioak, hitzaldiak, merkatu-txikiak... Donostiako Boulevardean, hilabeteroko lehen igandean “Arte Azoka” antolatzen dute, bestetik.[2]
Funtsak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Halaber, elkarteak artista desberdinen lanak gordetzen ditu. Haien funtsetan artista hauen lanak ikus daitezke: Rafael Munoa, Eduardo López de Maturana, Pilar Gil... [3]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz):Elkartearen webgune ofiziala.
- Beñat Parra: "Gipuzkoako Artisten Elkarteak 75 urte", Irutuxloko Hitza, 2397.zk., 2024/04/12.