Gizarte dinamikak - ekintza soziala

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ikuspuntu Soziologikotik, ekintza burutzen dutenentzat zentzua duen ekintza oro da soziala, gainerakoen jarreran eragina izan dezake edo ez, eragin hori izanik ekintza bera orientatzen duena.

Ekintza gisan norbanakoek zentzu pertsonala ematen dioten edozein jarrera uler daiteke. Ekintza soziala berriz, gainontzekoen jarrerara zuzendurik dago. Baina, gizakien arteko kontaktu orori ezin diogu izaera soziala egotzi. Ez dira guztiak berdinak, ezta homogeneoak ere, aipatzekoa da ekintza sozial guztiak ez daudela gainerakoen ekintzengatik orientaturik.

Ekintza eta soziologia

Ekintza indibidualak bakoitzaren buruan dauden ideia eta sinesmenetan du jatorria. Ekintza horrek gure inguru sozialean eragiten duen momentuan esan dezakegu ekintza soziala dela. Ideia eta sinesmen horiek ez dute zertan errealitatearekin erabateko elkarrekikotasuna izan, horregatik esaten da ekintza orok izanago duela oinarri subjektiboa. Aipaturiko ekintzen ideiak definitzeaz gain, horiek eragindako ondorioak ere definitu behar ditugu.

Max Weberrek dioenaren arabera, soziologia ekintza sozialaren ulermen eta interpretazioa bultzatzen duen zientzia da, ekintza sozialaren prozesuaren zein haren ondorioen inguruko zergatiaren azalpena emateko asmoz.

Marx, soziologia modernoaren sortzaileak, alderdi komunistaren manifestua argitaratzean, zentzu berritzailea eman zion ekintza soziala kontzeptuari. Ekintza soziala bera, klaseen arteko gudan testuinguratu baitzuen. Bestetik Comtek dioenaren arabera, instrukzio metafisiko eta literarioak ekintza sozial aztoratzailea gauzatzen du klase ilustratuetan eta are arriskutsuagoa litzateke proletarioetara hedatu ezkero.

Herbet Spencerrek norbanakoen gehiengo masa dela ekintza soziala gauzatzen duena baieztatzen zuen. Nahiz eta onartzen zuen Ekintza Sozialaren gehiketa ezin dela alderatu jendarte txiki eta handien artean, ekintza sozialaren ondorioen zalantzan jarri ezineko onarpena, zain egote kolektiboaren ondorio naturala dela defendatzen zuen.

Durkheimen arabera, filosofia positibistaren ondorengoa eta gizarte garapen anglosaxoiaren kritikoa, eliteak soilik baloratu dezake gizartearen gain ezarritako indar kolektiboaren jatorria eta orientazioa, Comtek zioen bezala. Horren harira “ekintza sozialak bide ilun eta desbideratuegiak jarraitzen ditu, behatzaile baldarrarentzako konplexuegiak diren mekanismo psikikoak baliatzen baititu”.

Ekintza sozialaren formak

Marx Weberrek, bere obraren hasieran (Economía y sociedad, 1921) ekintza sozialaren lau forma ezberdin identifikatzen ditu:

  1. Tradizionala (ohitura):

Norbanakoaren ohiturek gidatutako ekintzak dira, haren ohiko jarreran agertzen diren patroietan oinarrituak

  1. Afektiboa (emozionala):

Izaera irrazionaleko ekintzak dira, emozioetan oinarria dutenak (maitasuna, amorrua, inpotentzia, etab). Norbanakoaren pasioan sustraitzen da, haren deskarga afektiboa izan daiteke, kontzientzia subjektiboak eragiten du egunerokotasunarekin apurtzea, hori horrela, autokontzientzia arrazionalaren bidean kokatzen da.

  1. Baloreetan oinarritutako arrazoizkoa:

Arrazoizko helburuak jarraitu arren, printzipio edo arau moralek gidatzen dute. Hala ere, kolektibitatean jartzen du fokua, ideologia edo etika bezalako formazio intelektualekin bat etorriz. Arrazoi subjektiboa bere helburuekiko autokontzientea denean, errealitatea instrumental bilakatzen da, azalduko dugun hurrengo ekintza sozial formara eratorriz.

  1. Helburuetan oinarritutako arrazoizkoa:

Ekintza arrazional baten bidez zehaztutako helburu bat lortzean datza. Zientzia hartzen du bere forma teoriko bezala, egokitzapen teknologikoarekiko minbera izanik.