Gouache

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gouache margoa itsasteko gai gisa ura kola batez nahasita erabiltzea ezaugarri duen margolaritzako teknika. Zenbaitetan, margoa itsasteko, beste gai batzuk ere erabiltzen dira; eztia, esate baterako. Margoak akuarelan erabiltzen diren berak dira; akuarelan ez bezala, ordea, zuria asko erabiltzen da, bai beste margoekin batera, bai bakarrik, eta horrek ematen dio sendotasuna gouacheari; gouache, izan ere, akuarela opakua da. Historian zehar asko erabili izan da pergaminoetan eta miniaturetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]