Grapagailu
Itxura


Grapagailua edo kortxetagailua kortxetak jarriz paper-orriak, plastikoa edota zur-xaflak batzeko erabiltzen tresna da.
Normalean, etxean zein bulegoan paperak kortxetatzeko grapagailuak erabiltzen dira, baina aroztegietan edo lantegietan, batez ere, irudikoa bezalako grapagailu industrialak erabiltzen dira.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Grapagailua duela 200 urte baino gehiago asmatu zen. Frantziako Luis XV.ak grapagailu pertsonal bat erabiltzen omen zuen, nahiz eta datu hori eztabaidatua den.[1] Lehen patenteak 1868koak dira.[2]
Hasierakoak makina haiek astunak ziren, baina bulegorako eskuzko grapagailu arinak ekoizten Eibarko industrialdean hasi ziren, 1932an, M-5 modeloarekin.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «The History of the Stapler» web.archive.org 2007-08-31 (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
- ↑ (Ingelesez) «FATTOBENE | Zenith 548 Stapler» fatto-bene.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
- ↑ «Errebolberren zehaztasuna duten grapagailuak» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).