Grapaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Grapaketa tolestaketa bidezko xafla arteko lotura-operazio bat da. Bi xafla ezberdinen arteko lotura nahiz pieza baten hasiera eta honen amaieraren arteko lotura-operazioa izan daiteke.

Prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grapaketaren prozesua bi xaflen arteko aldibereko tolestaketan datza, eta era honetan, hauen lotura lortzen da. Era honetako loturak egiteko ez da inolako lotura elementurik behar, nahiz eta tenperatura altuak eta esfortzu handiak behar diren tolestaketa on bat lortzeko. Horregatik, zenbait erreminta edota makineria espezializatu sinplea beharko da prozesua aurrera eramateko.


Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolestaketa kopuruen arabera bi grapaketa mota bereiziko ditugu:

  • Grapaketa sinplea: xaflen arteko tolestaketa bakarra egiten da.


ezkerretara

  • Grapaketa bikoitza: xaflen arteko loturarako bi tolestaketa sinple egiten dira.


ezkerretara
Xaflen formaren eta hauen arteko lotura-posizioaren arabera beste mota batzuk bereizten ditugu:

  • Grapaketa laua.(1)
  • Kanpo-josturadun hodien grapaketa.(2)
  • Barne-josturadun hodien grapaketa.(3)
  • Zirkunferentzia-grapaketa.(4)



Lotura mota honen aukeraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lotura mota honen abantailak:

  • Muntaia erraza duen lotura mota da. Baita ere, esan daiteke, desmuntatze erraza duen lotura mota dela. Izan ere, lotura erdi iraunkorrak izan arren, mekanizazio baten bitartez ezaba daitezke.
  • Ezaugarri ezberdineko metalak lotu daitezke.
  • Fabrikazio-kostu baxua du. Izan ere, beharreko makineria sinplea da eta ez da beharrezkoa lotura elementurik.
  • Prestaketa gutxi edo ezer behar da lotu beharreko gainazalarentzat.

Lotura mota honen desabantailak:

  • Ez ditu jasaten esfortzu handiak.
  • Loturaren diseinu on bat egin beharra dago, honek hutsik egin ez dezan.
  • Ez du nekea ondo jasaten.
  • Erabili beharreko materialak eta hauen ezaugarriak kontuan hartu behar dira, akats bat egon daitekeelako materialak ez badu tolestaketa baten aurrean ondo jasaten.

Lotura ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lotura mota honen bitartez honako ezaugarri hauek lortzen dira:

  • Itxiera guztiz hermetikoa.
  • Ertz zorrotzen ezabaketa.
  • Lotura-zonaldean indargarri bat.

Erabilpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mota honetako loturak, esfortzu handiak jasan behar ez dituzten eta soldadura edo beste lotura-prozesu bat baino ekonomikoagoa izango den loturetan erabiltzen dira.
Adibidez: ontzi zilindrikoen itxiera, sabaietako xafla metalikoen lotura.

Oharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelaniazko "grapeado" testuaren itzulpena da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]