Guda oina (Arteta)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Guda oina
Jatorria
Sortzailea(k)Aurelio Arteta
Sorrera-urtea1937
IzenburuaEl frente
Ezaugarriak
Materiala(k)Margo-oihala eta olio-pintura
Dimentsioak161,5 (altuera) × 120,5 (zabalera) cm
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaArabako Arte Ederretako Museoa
BildumaArabako Arte Ederretako Museoa
Inbentarioa3425

Guda oina (gaztelaniaz: El frente) margolana Aurelio Artetak Biarritzen 1937an egin zuen. Artista Lapurdin Hegoaldetik ihes eginda zegoen. Lan hau "Gerraren triptikoa"ren izeneko hiru margolanetako bat da; beste biak "Irteera" eta "Atzeragoardia" dira. Kritiko askoren iritziz lan hauen oinarrian Gernikako bonbardaketaren ondorioz zabaldutako irudiak egon daitezke baina era sinboliko batez.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolan honetan gazte bat fusila eskuetan eta zerura begira tirabidean jartzen ikus daiteke. Paisaian arrokak dira nagusi. Zeru zikina eta lainotuan abioiak gaztearen gainetik ikusten dira. Irudi gogorra da bai paisaiagatik baita ere gaztea hildakoez inguratuta baitago: ezkerrean buru kaskodun bat dago; eskuinean gora begira hilotz edo hilzorian dagoen gudari baten gorpua. Argia bizirik dagoen gudariaren gainean zentratzen da, haren alkandora zuriak, ziur aski garbitasunaren sinboloa, dramatismo handiko eszena argitzen baitu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]