Gurasotasun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
gurasotasuna

Gurasotasunaren kontzeptuak amek eta aitek jokatzen dituzten rolei erreferentzia egiten dio, seme-alaben hezikuntzan eta sozializazio prozesuetan aurrera eramaten direnak. Maila psikologikoan eta soziologikoan ulertua izan daiteke. Amen eta aiten rolak ezberdinak izan dira historian zehar, eta honen ondorioz eginkizun ezberdinak esleitu zaio rol bakoitzari. Gaur egun, kontzeptuaren berrikuntza bilatzen ari da, bi rolen arteko berdintasuna bermatzeko helburuarekin.

Gurasotasunaren bilakaera historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinatik, gurasotasuna giza superbizipenaren zerbitzura egon da eta prozesu honetan gizonek eta emakumeek, paper ezberdinak jokatu izan dituzte. Rol ezberdin hauen esleipena, faktore ugarien menpe egon da, hauen barruan: biologikoak, psikologikoak, sozialak, erlijiosoak etab.Ikuspegi trazionala indar gehien izan duena da, ildo horretatik, amaren rola, zaintza afektiboarekin erlazionatu izan da, etxeko giro baten barruan eta aitarena babes fisiko eta ekonomikoarekin. XIX. mendean zehar, aita familia buru zen, eta seme-alabak haren jabetza pribatua ziren. XX. mendean, "Tender years" doktrinan, amak preferentzia aldarrikatu zen, same-alaben zaintzari dagokionez. Aldi honetan, psikoanalisiak, emakumeak seme-alaben zaintzarako genetikoki programatuta daudela aldarrikatu zuen, aitaren zaintzarako papera gutxituz. Ikuspegi tradizional honen aldaketaren hasiera 70.hamarkadatik aurrera eman zen[1].

Gurasotasunaren inguruan emandako aldaketa hiru faktoreen ondorioz sorrarazi egin da: identitate maskulinoaren eta femeninoaren inguruko ideien elaborazio berriagatik, produkzio mailan eman diren aldaketagatik eta emakumeen eta gizonen arteko harreman mailagatik. Genero rolen aladaketarekin batera, emakumei eta gizonei esleitzen zaien papera berriztatu egin da, funtzioen aldaketa bat sortuz. Emakumearen eskubideen aldeko mugimenduek eta lan mundura sartzearen ondorioz, rolaren ideia tradizionala gutxitzen joan da.Modu honetan, ikuspegi tradizionala alde batera uzten joan da, gurasotasun eredu berriak sortuz.[2]

Gurasotasunaren eredu berriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, familia eta gurasotasunaren eredu berriak sortu dira, hona hemen ohikoenak[3]:

  • Familia monoparentalak (Guraso bakarrekoak): Zenbait arrazoi direla eta, guraso bat batek hartzen du familiaren ardura. Hau baliabide gutxiago edukiko dute ustearen arabera eta ekonomikoki ezegonkortasun handiagoa.  Familia barneko gatazkak emateko propobalitate gehio dago eta aldakortasuna haurren bizitzan markatuta egongo da. Haurrek jasandako ikastuntza estiloa demokratikoa izaten da gehienetan, eta aitaren inplikazioa esanguratsua izaten da. Prebenitu behar da gurasoen alienazioaren sindromea, hau da, guraso baten errefusapena, deskalifikazioak eta abar, modu kontziente edo inkontzientean.
  • Familia berreraikiak: Kasu hauetan esku hartze psikologikoak garrantzi handia dute, depresio tasak oso altuak direla ikusi delako. Familiaren berrantolaketa sistemikoa izaten da eta ondorio positiboak 5 urteko bizikidetzaren ostean ikusten hasten dira. Aita edo amaordeak  etxeko eta haurren zereginetan inplikatu behar dira.
  • Adopziozko familiak :  Familia eredu hauek eraiki baino lehen zenbait baldintza bete behar dira ikuspegi judizialetik eta psikologikotik. Alderdi judizialetik zenbait baldintza bete behar dituzte adibidez guraso eta haurren artean 25 urte baino gehiagoko adin tartea egotea. Alderdi psikologikoan guraso hauek ulertu behar dute haurrak egoera zail batetik datozela, arazo emozionalekin, atxikimendu ez ziurrarekin etab. Hori dela eta, emozio eta egoera berri hauek ondo kudeatu behar dituzte.
  • Familia homoparentalak: Ikuspegi psikologikotik ez dago ebidentzia negatiborik, haurren heziketaren kalitatean edo kantitatean, ezta gurasoen gaitasunetan. Familia egitura berri honetan arazo larrienak gizartetik datoz, bazterketa soziala jasotzeko arrisku handia dagoelako.
  • Ugalketa lagundua eta familia anitzak:  Familia egitura honetan, aldez aurretik ondorio negatiboenak edukiko dituzten familiak dira. Nahiz eta hazkuntzaren kalitatea eta egokitzea egokiak izan, gehiegizko babesaren arriskua dago, fisikoa zein psikologikoa, zeinak amarengan eragina edukiko du. Garapenean atzerapenak egoteko arriskua dago.

Gurasotasunaren curriculum optimoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 Gurasotasun curriculum ezinhobea lortzeko hainbat aldagai ezberdin kontuan hartu behar dira[4].

Zeharkako aldagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maila sozioekonomikoari erreparatzen baldin badiogu, hurrengo orintzipio hauek argi egon behar dira: heziketa baliabideak lortzeko, baliabide ekonomiko eta kulturalen eskuragarritasunaren garrantzia ezagutzea eta haurraren formazio eta hezkuntza eskaerei modu egoki batean erantzuteko gaitasuna izatea.

Elkarrekintzarako gaitasunak kontuan hartzen baldin baditugu, komunikazioaren garratzia eta bere estiloak ezagutzea komenigarria da, besteak beste: asertibitatea,oldarkortasuna pasibotasuna, entzute aktiboa eta enpatia.

Gurasoen eraginkortasuna gai nahiko gatazkatsua da, guraso bakoitzak gaitasun desberdinak dituztelako eta hauek eragin zuzena izango ditzaketelako seme alabengan. Nahiz eta gaitasun ezberdinak eduki aldagai honen helburu nagusia, modu hoberenean seme-alabak heztea, hobetzea, zaintzea eta sustatzea da.

Garapen psikologikoaren faseak ezagutu behar dira umeen garapen normatiboa ezagutu ahal izateko.

Haurren errutinak modu ziur batean haurrak ingurunetik aritzean datza. Harreman egonkorrak mantentzen baldin badira,ingurune guztietara aplikatzeko posibilitatea egongo litzateke.

Gurasoen hezkuntza-koherentzia, hezkuntzaren prozesu osoan zehar emango da eta beti koherentzia bat mantenduz.

Gurasoek irizpide eta arau antzekoak jarraitzeko gaitasuna da, eta ekintzak denboran zehar egonkorrak mantentzeko. Egiten dutenaren eta esaten dutenaren artean, koherentziarik ez badagom zalantzak eta zailtasunak sortzen arituko lirateke beraien haurrengan. Koherentzia izango litzateke, haurren hezkuntzan, leialtasuna, zintzotasuna eta hauekin loturik doazen beste balore batzuei, zentzua ematen diona.

Amarengandik edoskitzea, nahiz eta azken urte hauetan mota ezberdineko eztabaidak sortu dituen gai bait izan, abaintalak nabariak dira. Amaren esnea, elikatzeko funtzioa bete apartez; bien arteko elkarrekintzarentzako oso garrantzitsua da.Prozesu honetan familia -sistenak lagundutako edoskitzea-plangintza antolatzeko gaitasuna oso garrantzitsua da. Aipatu beharra dago edoskitzea ez egin ez dituela gabeziak eragiten.

Neurotoxikoen aurreko esposizioa alterazioak eragin ditzazke haurraren neurogarapenaren prozesuetan, eta baita nahasteak ere, ondorioak ekarriz, eta baita, aldaketa sakon eta iraunkorrak ere. Hauek, arreta berezi bat eskatzen dute, kalteak sortu ditzazketen kausak direlako, baina hauek ekiditea posible delako. Ikaskuntza-nahasteak, jokabide eta garapen nahasteak haurrengan, inguruneko faktore (fisiko, kimiko, biologiko, psikologiko eta sozialen) eta faktore genetikoen arteko interakzio konplexuen emaitzak dira, garapen-prozesuaren garai ahulenetan emango liratekeenak.

Familia eta ezagutzaren eta hizkuntzaren garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikaskuntzako materialak bezala ulertzen dira, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan eragin eta prozesua errazten duten material multzoa. Material hauek oso garrantzitsuak eta lagungarriak dira. Kontuan eduki behar dugu adin bakoitzean haurrak helburu batzuk edukiko dituztela, hori dela eta materialaren helburuak ezberdinak izango dira. Material ezberdinak aurkitu ditzakegu: manipulatiboak, inprimaturikoak, audiobisualak....

Imitazioa jaioberrien imitazioarako aurrre jarrereaz eta horrek garapena estimulatzeko gaitasuna da. J. Piageten ustez, sinboloak erabiltzeko gaitasunak, pentsamendu sentsoriomotorraren etapari bukaera eta pentsamendu aurreoperazionalari hasiera ematen dio. Vigotskyren aburuz aldiz, goi mailako funtzio psikikoen maila eskuratzen dute, eta horrek eragingo du funtzio sinbolikoaren garapena, zeinak interakzio sozialerengandik baldintzatua egongo dena.

Jolasaren estimulazioa, aktibitate ludikoekin batera joko sinbolikoa indartzeko gaitasuna edukiko dugu. Aktibitate ludikoak beste zenbait ataletan aipatuta dagoen moduan egokituak izan behar dira haurraren adinarekiko. Anai - arreben arteko jolasak eta jolas familiarrak garrantzi handia edukiko dute jolasaren estimulazioan.

Funtzio sinbolikoaren garapena, ideiak edo gauzak adierazteko gaitasuna da zenbait modutan besteak beste, eraiketarekin, lengoaiaren, marrazketaren bidez... Garapen kognitibo goiztiarrean garrantzi handia dauka, eta elkarrekintzarekin hobetu ahal da.

Gogamenaren teoria, besteen portaerak , ezagutzak, asmoak eta sinesmenak, ulertzeko eta aurreikusteko gaitasuna izango litzateke. Oso garrantzitsua da 2-7 urte bitarteko umeetan egozentrikoak direla ulertzekok eta adinaren arabera hau gainditzen joateko, hainbat ariketa daude. Ezaugarrien artean, pentsamenduari eta buru-egoerari buruzko ezaguerari dagokiona, sinesmen faltsuei dagokiona....

Funtzio exekutiboak, garunaren ariketa konplexuak dira, ezinbestekoak planifikatzeko, antolatzeko, zuzentzeko, berrikusteko, erregulatzeko eta ebaluatzeko. Bi taldeetan sailkatzen dira: Kognitiboak ( inhibizioa, lan oroimenam malgutasuna, metakognizioa eta,planifikazioa eta arazoen ebazpena) eta emozionalak ( ekimena, bulkaden kontrola, sariak atzeratu, emozioen kontrola eta jokabideen doikuntza soziala)

Garapen linguistikoaren estimulazioa, bi aro desberdinetan banantzen da: Aro prelinguistikoa (0-2 urte) eta aro linguistikoa ( 2 urtetatik aurrera). Hau estimulatzeko hainbat teknika daude, besteak beste, zuzenketa kontingentea, ipuinen irakurtzea eta istorioen narrazioak.

Heldutasun akademikoaren estimulazioa, etxekolanetan sostengua ematearen garrantziaren ezagutza. Hauren dudak argitzeko, laguntzan emateko eta denbora eskaintzeko gaitasuna da.

Familia eta garapen sozio-emozionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiotzeko aurreko lotura, sekulako garrantzia dauka, harreman afektiboaren sorrera ahalbidetzen duelako, umearen eta gurasoen artean.

Atxikimendu ziurra sustatzea, umearean eskakizuenei modu eraginkorrean erantzun ahal izateko.

Gurasoen interesa haurraren sozializazioan, hau da, harreman sozialen garrantzia ezagutzea, eta hauek sustatzeko interkazio soziala sustatzea.

Frustazio optimoa, hau da, gutxieneko frustrazioen abantailak ezagutzea, garapen psikologikoa errazteko.

Autonomia estimulatzea, seme-alabek haien kabuz gauza espezifikoak egiteko, hau da, gurasoekiko izan ditzaketen gehiegizko dependentziarekin bukatzeko, eta horretarako autonomia funtzionala eta emozionala sustatu behar dute.

Autoestima estimulatzea, norberaren inguruan autokontzeptu positibo bat izateak duen garrantzia ezagutzea, garapen pertsonal egokia izateko.

Adierazkortasuna eta erregulazio emozionala maneiatzeko tresnak eskaini behar diete seme-alabei. Era honetan, hauek dituzten harreman sozialetan modu eraginkorrean murgiltzeko gaitasuna izango dute.

Neba-arreben arteko erlazio positiboak izateko garrantzia, haien arteko imitazioa, kooperazioa sustatuz eta haien identitate propioa garatzeko espazio espezifikoa eskainiz.

Hezkuntza- Tankera demokratikoa, eta beste hezkuntza estiloak ezagutzea. Indukzioa konbinatzeko ahalamena izan behar dute, limiteen eta afektuaren erabilpena sustatuz.

Sexu- hezkuntza sustatzea, gizakien sexu garepeneko etapak ezagutuz. Modu honetan, sexuaren inguruko informazioa modu naturalean transmititzeko ahalmena izan behar dute.

Familian, gizarte testuinguru eta ingurune fisikoa antolatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitaten inplikazioa , gaur egun amak etxetik kanpo lan egiten du, hori dela eta aitaren papera berebiziko garrantzia hartu du haurraren garapenean. Inplikazio hau kalitatezkoa izan dadila aitak bere gaitasunak sustatu behar ditu, inplikazio aktibo batekin.

Kalitatezko ordezko zaintza, haurrei helarazten zaien ordezko zaintza kalitatezkoa izan behar da, hau da, estimulatzeko gaitasuna eduki behar dute haurren garapenean eragin zuzena baitu.  Zaintza honen kantitatea kontuan hartzeko aldagai garrantzitsua da, jokabideko arazoak eragin ahal dituelako. Zaintza hau modu positibo zein negatiboak eragin dezake haurrengan.

Familia zabalarekiko harremanak, gainontzeko senideekin harremantzea onuragarria izan daiteke, eta bidez batez haurren garapen psikologikoan edukiko lituzke inpaktua ikustea

Sostengu sozialeko sare egonkor eta eraginkorra, hazkuntza prozesua jaio berriekin hasten da, hori dela eta, garrantzi handiko prozesu bat da. Haurrak inguratzen duten pertsonak sare egonkor eta eraginkor bat osa behar dute.

Kalitatezko errekurtso instituzionalak, Hainbat estrategia daude sostengu familiar egoki bat emateko, besteak beste, oinarrizko formakuntza eman, formakuntza espezifikoa….Errekurtso hauek eskuragarri egon behar dira biztaleri osorako eta modu egoki batean erabili behar dira, emaitz onuragarriak lortzeko. 

Hezkuntza zentruarekin komunikazio egokia, eskolako lehengo urteetatik beharrezkoa da, harreman egoki bat finkatzea eskola eta gurasoen artean, arazoren bat egotekotan lehenbailehen ebazteko ahalmena izateko. Gurasoak ez dira soilik irakasleekin hitz egin behar, eskolako profesional guztiekin, hau da, psikologo, orientatzaile, pedagogoekin...

Euskarrietarako esposizioa gainbegiratu, adin guztietan haurrak esposizioa ikuskatu behar dugu, eta bere adinarekiko egokiak diren informazioa zabaldu behar diogu esparru desberdinetara adibidez, telebistako saioak, liburuak, lagunak… Nahiz eta haien adinerako egokiak ez diren gauzak ikusi, jokaera kritiko eta autoerregulatzaileak edukitzea sustatu behar dugu.

Egunerokotasuna bizitzeko esperientzia aniztasunak, haurrak estimulatu behar dira eta egoera desberdinen aurrean jarri, haiek garapen biopsikosoziala egokia sustatu ahal izateko. Horretaz aparte, egoera berriei modu ausart batean aurre egiteko eta bizitzeko gaitasuna izan behar dute.

Osasunerako hezkuntza,txikitatik ohitura osasungarriak hartzeko usadioa eduki behar dute. Ariketa fisikoa egitearen garrantzia azpimarratu behar diogu, gure herrialdean gaixotasun bat ekiditzeko ahal den heinean, haur obesitatea. Elikadura eta zaintza ohitura egoki eta osasungarriak irakatsi behar dizkiogu eta indarrean jartzeko laguntza eman.

Adurazko kontsumoan heziketa, gizarte materialista, post-materialistaren bidean bizi gara, hori dela eta, haurrek kontsumitzeko ohitura betidanik ikusi dute eta ohitura hau aldatu behar dugu edo behintzat kontzientziatu. Kontsumoa kontrolatu behar dugu eta beharrezkoak diren gauzak edukitzeko ohitura sustatu behar diogu.

Familia- estres maila baxua, estresa eragin handia dauka gizakiongan, umeengan modu bortitz batean eragiten du eta hare gehiago gurasoen liskarratik edo egoera emozionalagatik eratortzen baldin badira. Bizitzako egoera asko estresa eragiten dute haurrengan, baino irakatsi behar zaie hauei modu positiboan aurre egiteko.

Gurasoen arteko gatazkak, aurrean esan dugun bezalaxe gurasoen arteko liskarrak umeengan eragin negatiboa daukate, estres maila igotzen, herstura eragiten… Hori dela eta, gatazkak pribatuan eduki behar dira, haurrak egoera hauetatik isolatzen.

Hezkuntza disfuntzionala: tratu txarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tratu txar emailearen profilari dagokionez, pertsona oldarkorrak izaten dira, tratu txarrak heziketa moduan erabiltzen dutenak.Gehienetan, txikitan tratu txarrak jaso izan dituzten pertsonak izaten dira. Umearen hautemate negatiboa izaten dituzte, modu honetan, ez dituzte umearen beharrak ezagutzen eta honen ondorioz, behar hauek asetu gabe geratzen dira. Atxikimendu desantolatuarekin lotura handia izaten dute.

Tratu txar jasotzailearen profilari dagokionez, hazkuntzaren eta garapenaren patroi normalen alterazioak izaten dituzte. Gurasoekin atxikimendu desantolatua garatzen dute, honen ondorioz, psikologikoki hutsune bat izaten dute. Emozio mailan, antsietatea, oldarkortasuna eta etsaitasuna aukezten dute.

Tratu txarren efektuak anitzak izan daitezke, maila psikologikoan, fisikoan eta sozialean kokatzen direnak. Orokorrean, umearen garapen optimoa oztopatu dezakete, hutsune psikologikoak garatuz, disfuntzio fisikoak sortuz eta harreman sozial positiboak izateko ahalmena txikituz.

Prebentzio eta esku hartze ekintzak, garrantzi handikoak dira, umearen ongizate psikologikoa, fisikoa eta soziala bermatzeko. Prebentzio primario egin daiteke, tratu txarrak jasotzeko probabilitate gehiago dituzten haurrekin, hau da, haurren sitemak kontuan hartuz: mikrosistema ( gurasoen nahaste psikikoak, drogodependentzia, tratu txar familiarrak...) exosistema ( maila ekonomikoa, langabezia, isolamendu soziala...) eta makrosistema ( kriminalitatearen tasa handia, zerbitzu sozialen eskuragarritasun eza...).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Palomar Verea, Cristina (2005), «Maternidad: historia y cultura», Revista de Estudios de Género. La ventana, http://www.redalyc.org/pdf/884/88402204.pdf .
  2.   Micolta, Amparo, Apuntes históricos de la paternidad y la maternidad, http://bibliotecadigital.univalle.edu.co/xmlui/bitstream/handle/10893/1127/Prospectiva%2013%2C%202008%2089-121%20Apuntes%20historicos%20de%20la%20paternidad.pdf?sequence=7. Noiz kontsultatua: 2011 .
  3.   Edgar, De Jesús Yesca Palacios (2015), Psicología social de la familia: Estructura, dinámica y nuevos modelos de familia en Nicaragua, http://eprints.ucm.es/37678/1/T37219.pdf .
  4. Txantiloi:Gaztelera  ÍNDICE DE LAS VARIABLES DEL COPP, http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/presentacion_guraso/es_def/adjuntos/indice-de-las-variables-del-copp.pdf .