Gurutziltzaketaren ilunpe

Wikipedia, Entziklopedia askea
"Kristo gurutzean", Carl Heinrich Bloch (1834–1890), zeru iluna erakusten

Gurutziltzaketaren eklipsea edo gurutziltzatzearen ilunpea[1] ebanjelio kanonikoetako hirutan deskribatutako pasarte bat da, non zerua, egunean zehar, Jesusen gurutziltzatzearen unean iluntzen den. Lehen aipamena Markosen ebanjelioak eman zuen[2][3].

197. urtean Tertuliano apologista kristauak pentsatu zuen hau ez zela eklipse bat izan, baizik eta mezu bat bat, erromatar erregistroetan ere agertzen zena. III. mendeko Origenes komentarista kristauakbi azalpen natural eman zituen iluntasunerako: eklipsea izan zitekeen (ustez, 29. urtekoa). Flegron Traleskoak deskribatua, edo hodeiak izan zitezkeen.

Aditu modernoek ez dute Itun Berritik kanpoko iluntasunari buruzko erreferentzia garaikiderik aurkitu, baina honen aipamena aurkitu dute antzinako idazkietan, gaur egun galdutako erreferentzia iturriak, Thallus historialari greziarrarenak kasu[4], chamsin bat (hondar ekaitza) bezalako azalpen naturalak nahiago dituzte. Beste batzuek diotenez, antzinaroan eta Itun Zaharrean antzeko kontakizunak lotu ziren figura nabarmenen heriotzarekin, eta fenomenoa asmakuntza literario bat bezala ikusten dute, Jesusek heriotzaren aurrean duen boterearen sentsazio bat transmititzen saiatzen dena, edo Jainkoak herri juduarekin duen atsekabearen zeinu bat. Kristau askoren ustez mirari bat izan zen[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Portugesez) «Papa Francisco diz que escuridão e medo não devem aprisionar o mundo | NE10» ne10.com.br (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
  2. Witherington, Ben, III, 1951-. (2001). The Gospel of Mark : a socio-rhetorical commentary. W.B. Eerdmans Pub ISBN 0-8028-4503-7. PMC 45137561. (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
  3. Mt 15:38
  4. (Ingelesez) b777. (2008-11-22). «Is there non-biblical evidence of a day of darkness at Christ's death?» carm.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
  5. (Ingelesez) Chambers, George F. (George Frederick). (2008(e)ko urt. 10(a)). The Story of Eclipses. (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]