Guvernaculum testis
Guvernaculum testis | |
---|---|
Xehetasunak | |
Terminologia anatomikoa |
Guvernaculum testisak (gubernakulu izenez soilik ere ezagutzen direnak) gonaden alde kaudalari lotuta dauden peritoneo tolesturak dira. Enbrioi garaian, gonaden migrazioaren erantzuleak dira.
Funtzioa garapenean zehar
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gubernakuluak tira egiten du gonadetatik hauen migrazioa eraginez. Mutilen kasuan (gonadek testikulu edo barrabil izena ere hartzen dute), poltsa eskrotaleraino migrarazten ditu gonadak. Nesken kasuan (gonadek obario edo obulutegi izena ere hartzen dute), aldiz, gonaden jaitsiera barrunbe pelbikoan amaituko da, hau da, mutilen gonadak neskenak baino gehiago jaitsiko dira.
Heldu garaiko egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gubernakuluak enbrioi aroan soilik agertzen dira egitura desberdintzatu gisa, iraitz eta ugal aparatuen garapena gertatzen den bitartean, hain zuzen. Heldu arora iristean egitura bestigialak agertzen dira gubernakuluen lekuan, hau da, hauen arrastoak baino ez dira agertuko.
Arrak (mutilak)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gubernakuluaren goiko zatia guztiz degradatzen da.
Gubernakuluaren beheko zatiak lotailu eskrotala osatzen du.
Emeak (neskak)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gubernakuluak bi egitura bestigial dusk: lotailu obarikoa (obulutegiak eusten ditu) eta uteroaren lotailu biribila (uteroa eusten du).