Gwalior gotorlekua
Gwalior gotorlekua ग्वालियर किला | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Indiako estatua | Madhya Pradesh |
Madhya Pradesheko banaketa | Gwalior division |
Indiako barruti | Gwalior barrutia |
Hiria | Gwalior |
Koordenatuak | 26°13′49″N 78°10′08″E / 26.2303°N 78.1689°E |
![]() | |
Kudeatzailea | ![]() |
Arkitektura | |
Estiloa | Indiako arkitektura |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Gwalior gotorlekua Indiako Madhya Pradesh estatuko Gwalior herrian dagoen gotorleku monumentala da. Gunearen elementu nagusiak VIII. mendetik aurrera altxatu ziren, batez ere Man Singh Tomar Rajáren agindupean. Garrantzi Nazionaleko Monumentua da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]11 metroko harresiak ditu eta 3 kmko zabalera okupatzen du, arkaitz baten gainean, Vindhya mendikatean, herrialdearen erdi-erdian.[1]
Gunean mota askotako eraikinak ikus daitezke: jauregiak, tenpluak, harresiak, atariak... Bereziki garrantzitsuak hauek dira: Man Mandir zitadela eta Gurjari Mahal biak Man Singh Tomarrek eraikiak. Garai batean 15.000 soldaduk defenditu zuten.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gotorlekuaren lehenengo erreferentzia 525. urtekoa da. 1857an Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiaren zerbitzuan zeuden Zipaioen matxinada gertatu zen. Lakshmibai, emakume errebeldea, Jhansiko rani bezala ere ezaguna, 1858ko maiatza-ekainean gotorlekua konkistatu zuen; handik egun gutxitara Lakshmibai hil egin zen britainiarrek gotorlekua hartu zutenean zauritua izanez gero.[3][4]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
Jain tenpluko estatuak, harrian zizelkatuak.
-
Ate nagusiaren ikuspegia, Hathi Pul edo Elefantearen Ataria.
-
Gotorlekuaren bastioiak.
-
Sas-Bahu tenplua.
-
Tenplu txikiak.
-
Eskulturak
-
Teki Mandir-eko Ataria
-
Teli ka Mandirren aurreko ikuspegia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Argazkien bilduma.
- (Ingelesez):Informazio turistikoa.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gwalior gotorlekua ![]() |