Gwyneddeko Erresuma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gwyneddeko Erresuma
Teyrnas Gwynedd
V. mendea – 1282
Monarkia
Gwyneddeko Erresuma bandera

Gwyneddeko Erresuma armarria

Gwyneddeko Erresuma, 1093. urtean (horiz)
Geografia
HiriburuaDegannwy, Aberffraw eta Abergwyngregyn
Kultura
Hizkuntza(k)Galesa
Historia
SorreraV. mendea
Disoluzioa1282
Aurrekoa
Mendebaldeko Erromako Inperioa
Ondorengoa
Galesko Printzerria

Gwynedd (NAF[ˈɡwɪnɛð]) Galesen Mendebaldeko Erromatar Inperioa erori ondoren sortu ziren estatu txikietako bat izan zen. Geroago printzipalitatea izatera iritsi zen Erdi Aroaren bukaeran. Britoniar ordovikoak, gangani eta dezeangliak bizi ziren lurralde hauetan, Erroman Venedotia deitzen zituzten herriak. V. mendetik XIII. mendetan Ynys Môn eta Galesko iparralde osoa konkistatu zuten, Dyfi ibaitik Dee ibaira. Hego-ekialdean Powysko Erresuma zuen mugakide.

Hasieran hiriburua Deganwy Gazteluan zegoen, 547an hil zen Maelgwn Gwynedden gotorlekua. 1170 arte Aberffraw izango zen hiriburua. XIII. mendean Llywelyn Fawr eta bere oinordekoek Abergwyngregynera mugitu zuten hiriburua.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]