Edukira joan

Habiba Bouhamed Chaabouni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Habiba Bouhamed Chaabouni

Bizitza
JaiotzaTunisia
HerrialdeaTunisiako Protektoratu Frantsesa  1956ko martxoaren 20a)
 Tunisia  (1956ko martxoaren 20a -
Hezkuntza
HeziketaTunis El Manar University (en) Itzuli
Paris Descartes Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakgenetista eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Tunis University (en) Itzuli
Jasotako sariak

Habiba Bouhamed Chaabouni (Tunisia, 1950) genetikalari tunisiarra da. Gaixotasun genetikoak dituzten neskatilen eta haien familien inguruan medikuntza genetikoa bultzatzen egindako lanarengatik 2005ean Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria jaso zuen[1].

1975ean Tuisiako Medikuntza Fakultatean doktoratu zen. 1978an París-Descartes Unibertitatean Garapen biologiako ikerketa aurreratuen diploma lortu zuen, Tunisiako Medikuntza Fakultatean Fisiologia genetikoaren eta Pediatriaren diploma bana eta París-Descartes Unibertitatean Genetika ikasketa berezien agiria eskuratu zituen.

1985ean Tunisiako Medikuntza Fakultateko Genetika departamentuko irakasle eta zuzendari bihurtu zen. 1989tik 2014ra sortzetiko eritasunen eta eritasun heredagarrien zerbitzuburua izan zen Tunisiako Charles-Nicolle ospitalean. Tunisiako Medikuntza Fakultatean giza genetikako masterraren koordinatzailea, osasun biologiaren doktioretzaren sortzailea eta giza genetikarako laborategiaren zuzendaria izan zen[2].

Populazioarentzako aholkularitza genetiko zerbitzua abiatu zuen 1981ean[3]. 1983an Tunisia iparraldeko odolkidetasunaren inguruko ikerketa epidemiologikoa egin zuen eta ikusi zuen ezkontza guztien laurdena inguru lehengusuen artean egiten zirela. Horrek alelo azpirakorri loturiko gaixotasun genetikoen maiztasuna nabarmen handitzen du[4].

Bestalde hainbat patologiatan eragina duten mutazio berriak identifikatu eta deskribatu zituen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «AUF - Actualite» web.archive.org 2014-02-22 (kontsulta data: 2023-07-14).
  2. (Ingelesez) https://www.facebook.com/univmontpellier.+«Habiba Bouhamed Chaabouni - Montpellier University of Excellence» https://muse.edu.umontpellier.fr/ (kontsulta data: 2023-07-14).
  3. Hernández, Publicado por Hortensia. Habiba Bouhamed Chaabouni premiada medica tunecina. (kontsulta data: 2023-07-14).
  4. (Frantsesez) Chaabouni, Habiba Bouhamed. «Découvrir Habiba Bouhamed Chaabouni» Futura (kontsulta data: 2023-07-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]