Hacking

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hacking sistema edo aplikazio informatiko baten urrakortasunari probetxua atera diezaioketen arazoei soluzioak bilatzeari deritzo. Sarritan esaten da hackerrak malware eta spywareak baliatuz sistemak urratu eta, besteak beste, pasahitzak lapurtzen ari direnak direla, baina baieztapen hau ez da zuzena, ekintza horiek egiten dituztenei cracker edo lamer baiteritze.

Definizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hacker: Hacking-a praktikatzen duena eta ordenagailuen inguruan ezagutza handiak dituena. Bere kontura ikasten du eta aplikazio ezberdinetan erroreen bila aritzen da, hauek hobetu daitezen.
  • Cracker: Hauek dira sistemetan sartu eta informazioa lapurtzen dutenak. Hacker-en antzera ezagutza handiak dituzte, baina hauek ez dituzte era etikoan erabiltzen, baizik eta probetxuzko zerbait lortu nahi izaten dute. Adibidez: Kontu korronteen zenbakiak, informazio konfidentziala, eta abar.
  • Urrakortasuna: Aplikazio edo kode baten akatsa.
  • Exploit-a: Urrakortasunez profitatzen diren aplikazioak.
  • Script Kiddie: Hauek exploit-ak baliatzen dituzte urrakortasunez profitatzeko, baina ez dute ezagutza maila altua.
  • Newbie: Hacking-ean hasiberria izanik, gehiago ikasi nahi duena.

Zer jakin behar du Hacker batek ?

Lehenik eta behin, esan beharra dago, norberak ezin diola norbere buruari Hacker izena eman, baizik eta, beste pertsona batek deitu behar diola. Honez gain, hacker bat programazioaren eta sareen inguruko ezagutza maila altua izan behar du.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]