Harategia (Carracci)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Harategia (Carracci)
Jatorria
Sortzailea(k)Annibale Carracci
Sorrera-urtea1580
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak190 (altuera) × 272 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaChrist Church Picture Gallery (en) Itzuli
BildumaChrist Church (en) Itzuli
Kimbell Arte Museoan dagoen lana desberdina da.

Harategia Annibale Carracciren bi margolan ospetsuak dira. 1580-1585 artean eginak,gai berearen interpretazio desberdinak dira.[1] Gaur egun bat Oxfordeko Christ Church Picture Galleryn eta bestea Kimbell Arte Museoan, Texasko Fort Worth hirian ikus daiteke. Izadi hilen generokoa Barrokoko margolan hauek eszena zehastasun handiekin erakusten dute.[2]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanean, Annibale Carracci-k, Boloniako harategi batean egiten diren jarduerak erabateko sinesgarritasunaz deskribatzen ditu. Eszenan bost pertsonak ikusten dira.[3] Lehen planoan, behealdean, arkume bati burua mozteko zorian dagoen gazte bat irudikatzen da; beste bat, berriz, zekor bat kakoan zintzilikatzen ahalegintzen da; mutila gorputza eta burua ahaleginean bihurrituz erakusten da. Erdian, mostradorearen atzean, harakin bat dago, salmahaian txahal-xerrak bikain jartzen dituena. Azkenik, harakin beterano batek, mantal zuria jantzita, haragia pisatzeko erabiltzen den balantzari eusten dio, eta bezeroak, berriz, aukeratutako haragia ordaintzeko dirua bilatzen du poltsan. Pintatutako irudiek ez dute ezer arruntik, nahiz eta tradizionlaki harategiak gustu txarreko negoziotzat hartzen diren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]