Harnen
Itxura
Tolkienen legendariumean, Harnen ibaia, Erdialdeko Lurraldearen hegoaldeko ibai bat da. Ephel Duath mendilerroaren hegoaldeko adarrean jaiotzen da, eta, bere urak, hegomendebalderantz isurtzen ditu, delta batean itsasoratuz, itsasoan, Unbar hiritik iparraldera. Gondorren garairik gailenean, erresumako hegoaldeko muga adierazten zuen. Bere gurutze nagusian, Ephel Duathen bihurgune handitik laurehun kilometro inguru hegoalderantz, Haradtarren aurka borroka asko gertatu ziren, han zeharkatzen baitzen Harad Cirith Gorgorrekin lotzen zuen bidea.
Bere izenak, sindarinez, Hegoaldeko ibaia esan nahi du, _harn_ hitzaz, KHYAR erroa, "hegoaldea" edo "hegoaldekoa" esan nahi duena eta _nen_ hitzaz osatua, "ura" esan nahi duena.