Edukira joan

Harresi berde handia (Txina)

Harresi berde handia (Txina)
Datu orokorrak
Motabaso-sartzea
Azalera350.000 km²
Geografia
Mapa
Koordenatuak41°08′32″N 91°35′13″E / 41.1423°N 91.587°E / 41.1423; 91.587

Harresi berde handia (txinera tradizionalez: 三北防護林; txinera sinplifikatuz: 三北防护林; pinyinez: Sānběi Fánghùlín) baso zerrenda sail bat da, gizakiak landatutakoa Gobi basamortuaren hedapena geldiarazteko helburuarekin. Baso-sartze ekimen erraldoi hau 1970eko hamarkadaren amaieran abiarazi zen, Txinako ipar-ekialdean, eta 2050erako 4.480 kilometroko luzera izatea aurrikusita dago.[1][2]

Txina da basamortu eremurik handiena duen munduko herrialdea, eta hondar ekaitzek maiz jotzen dute.[3] Desertifikazioari aurre egiteko xedez, Txinako Gobernuak Harresi berde handia programa jarri zuen martxan 1978an.[4] Gobernuak jakinarazi zuenez, Taklamakan basamortuaren inguruko 3.000 kilometroko gerriko berdea 2024ko azaroan amaitu zen. 1978-2024 bitartean, 30 milioi hektarea zuhaitz baino gehiago landatu ziren.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. China's Great Green Wall. BBC News, 2001eko martxoak 3, news.bbc.co.uk (kontsulta data: 2025-8-1).
  2. Three-north Shelterbelt Forest Program. forestry.gov.cn (kontsulta data: 2025-8-5).
  3. Azken hamarkadako hondar ekaitzik handienak astindu du Pekin. Berria, 2021eko martxoak 15, berria.eus (kontsulta data: 2025-8-5).
  4. Jiang, H. Taking Down the “Great Green Wall”: The Science and Policy Discourse of Desertification and Its Control in China. Springer Earth System Sciences, 2016, link.springer.com (kontsulta data: 2025-8-5).
  5. China completes 3,000-km green belt around its biggest desert, state media says. reuters.com (kontsulta data: 2025-8-5).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]