Hasdrubal (latinizatua: Hasdrubal Calvus; Punikoeraz: š¤š¤š¤ā¬ā¬š¤ā¬š¤š¤ā¬, ŹæAzrubaŹæal, Baalen Laguntza)[1]Masinisaren biloba zen amaren aldetik, baina jaiotzez eta aitaren aldetik, kartagotarra. K.a. 149. urtean, hiriko komandante izendatu zuten erromatarren erasoa hasi zenean, non erresistentzia gogorra jarri baitzuen. K.a.148. urtean, Hasdrubal Boetarka, Neferisen bi garaipenen ondoren, zuzendaritza militar gorena eskatu zuen eta Hasdrubal bere koinatuaren, Gulusaren, bitartekaritzarekin etsaiei mesede egiteaz egotzi zion. Halako ustekabeko salaketa baten aurrean ezer esan ezinik, istilu batean eraso zioten eta ez dago jakiterik zein izan zen bere patua.