Haur-pornografia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Haur pornografia» orritik birbideratua)
Haur-pornografiaren aurkako legeak munduan. Koloreek zera adierazten dute: berdea, haur-pornografia materiala izatea legala, laranja, ilegala, gorria, edozein haurraren edukitzea ilegala, zuria, daturik ez daude.
Ameriketako Estatu Batuetan "Protect Our Children" kanpainan itxitako webgune batean jarritako bannerra.

Haur-pornografia sexualki esplizituak diren jokabideetan edozein sexutako adingabeen errepresentazio orori esaten zaio. Irudikapen bisualak edo deskriptiboak izan daitezke, adibidez, fikziozkoak, argazki bidezkoak edo baita soinudunak ere. Haurren pornografia, oro har, 18 urtetik beherako neska-mutilen argazkiak edo bideoak dira.[1]

Haur-pornografiaren sormena, jabetza eta igorpena delitua da herrialde gehienetan.[2]

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tradizioz, haur-pornografiatzat hartzen dira edozein sexutako adingabeen irudikapenak, argazkiak edo filmak, formatu digitalean edo analogikoan, sexualki esplizituak diren jokabideetan, dela bakarrik, dela beste adingabe batzuekin elkarreraginean.

Pornografia terminoa definitzen zaila da, baina haur-pornografia denean, berariaz definituta dago Nazio Batuen Erakundearen Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren hautazko protokoloan. Horrela dio bere bigarren artikulua: "Haur-pornografiatzat hartzen da haur baten irudikapen oro, edozein bitartekoren bidez, jarduera sexual esplizituetan, errealetan edo simulatuetan diharduena, edo haur baten zati genitalen irudikapen oro, batez ere helburu sexualekin".[3]

Zabaltzeko bideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eduki pornografikoetarako sarbideak, oro har, bilakaera izan du bitarteko desberdinetan: literaturan, argazkigintzan, bideoan, zineman, DVDetan, marrazkietan, animaziozko marrazkietan eta, azken urteotan, Interneten. Internetek hainbat hamarkadatan zigorrik gabe jardun zuten legez kanpoko edukien ekoizleak eta banatzaileak. Baina, beste aldetik, horrelakoak detektatzeko eta jazartzeko bidea eman du; dena dela, Internetek pornografia mota hori eskuratzea ere izugarri erraztu du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]