Haurren aurkako sexu-abusu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Haurren aurkako abusua adierazten duen grabatua.

Haurren aurkako sexu-abusua edo adingabekoen aurkako abusua, pertsona heldu batek mutiko edo neskato batekin sexu harremanak izatea da, adingabearen gogoz kontra izan edo ez. Alegia, helduak bere adin, heldutasun, botere eta nagusitasunaz baliatuz, harreman asimetriko eta berdintasun gabeko batean, haurra sexu-objektu bilakatzea.

Kasu ia gehienetan haurren aurkako sexu-abusua bizipen traumatikoa da, mutiko edo neskak bere integritate fisiko eta psikologikoaren aurkako eraso gisa bizi du. Haurraren garapen psikoemozionalari eragin diezaioke, bai eta haren bizitza aktiboko sexu erantzunei ere; hortaz, haurren aurkako tratu txarren motatzat jotzen da.