Haurrak hondartzan
Haurrak hondartzan | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea | Joaquín Sorolla |
Sorrera-urtea | 1910 |
Jatorrizko izenburua | Chicos en la playa |
Mugimendua | Inpresionismoa |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Amaiera lekua | Valentzia |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta mihisea |
Zabalera | 185 zentimetro |
Altuera | 118 zentimetro |
Genero artistikoa | genero-artea eta biluzia |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Pradoko Museoa |
Bilduma | Pradoko Museoa |
Inbentarioa | P004648 |
| |
|
Haurrak hondartzan, gaztelaniaz Niños en la playa, Joaquín Sorolla margolari valentziarrak 1909an egindako margolan ospetsua da; dena dela, ofizialki 1910an egindako bezala katalogatua izan da sarritan.[1] Sorollak 1919an Espainiako Arte Modernoaren Museoari eman zion. Gaur egun Pradoko Museoan gordeta dago. Mugimendu postinpresionistaren margolana da.
Margolanaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Margolanean ur garbien hondartza ikus daiteke. Itasertzeko uretan hiru haur biluzik ikus daitezke; hirurak ahoz behera daude, bustiak, larrua disdiratzen uraren eraginez. Umeak ezaugarri desberdinak erakusten dituzte: ikuslearengandik gertuago dagoena, ilehorikoa, gazteena ematen du; beste biak atzerago daude eta beltzaranak dira. Hilehorikoa zehaztasuna gehiagoz dago jasota eta, ukondo batean gainean, beste biei begira dago. Haur beltzarenetako batek hilehorikoari irrifarrez begiratzen dio; besteak aparte dago.
Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Haurren gaia, bereziki hondartzan edo bainatzen, ohikoa Sorollaren lanetan; ia bere obraren gai espezifikotzat jo daiteke. Hona hemen beste adibide batzuk: