Haurren greba (1925)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Haurren greba
Motagreba
erakunde
Denbora-tarte1925eko urtarrilaren 7a - 
HerrialdeaEspainia
Operazio eremuaBartzelona

Haurren greba (katalanez: La vaga dels nens) 1925eko urtarrilaren 7an hasi zen Bartzelonako Les Corts auzoan. 9 eta 12 urte arteko haur langileak mobilizatu ziren haien lan baldintzak hobetzeko asmoz.

Gertakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurren greba hasi zen Bartzelonan. Primo de Riveraren diktadura betean, Kataluniako beiragintza enpresa handienetako bat zen Cristallerias Planell-eko 9 eta 12 urte arteko haur langileak lan-baldintza gogorren aurka mobilizatu ziren. Lantegi horretan Europa osorako lanparak egiten zituzten. Negozioa apenas kobratzen zuten aprendiz hauen lanean oinarritzen zen. Hori aldatu zen 11 urteko Francesc Pedra Argüelles CNTko afiliatuak lankide gazteak mobilizatu zituenean. Denbora gutxian elkartasun greba Bartzelona osora hedatu zen eta lan baldintzak eta soldata hobetzea lortu zuten.[1]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Katalanez): Gabriela Grifol Porta (Betevé, 2017ko maiatzak 17) [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]